Edukira joan

Jose Frantzisko Telleria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Frantzisko Telleria
Bizitza
JaiotzaZerain1774ko urriaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOñati1842ko abuztuaren 11 (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartzaina eta sendalaria

Jose Frantzisko Telleria Uribe (Zerain, 1774ko urriaren 1Udana, Oñati, 1842ko abuztuaren 11[1]), izengoitiz Petrikilo deitua, gipuzkoar sendalaria izan zen.

Artzaina zen lanbidez baina aita sendagilea zuen, eta haren laguntzarekin ardiak sendatzen ikasi zuen. Geroago jendea sendatzen hasi zen, hezurretako gaitzak, zaintiratuak eta hausturak batez ere, ez barne-eritasunak. Besteak beste, Madrildik deitu zioten jendea osa zezan eta Zumalakarregi artatzeko eskatu zioten; hura zaurietatik sendatzeko ezin izan zuen, ordea, ezer egin[2]. Ospe handia izan zuen. Hil ondoren haren ospea ez zen galdu eta, geroztik, petrikilo izena ematen zaie hezur-hausturak, zaintiratuak eta gisakoak sendatzen dituzten herri sendalariei.

Herri oroimenean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerainen Petrikilori eskainitako eskultura bat dago.

José Francisco Tellería hil zen tokia gogorarazten duen gurutzea. Udana, Oñatin zegoen, eta gaur egun Zerainen dago. Udanan kopia bat jarri zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arozamena Ayala, Ainhoa. José Francisco Tellería Uribe. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2015-11-03).
  2. Tomas Zumalakarregiren heriotzaren 175. urteurrena. in: Zumalakarregi museoa. zumalakarregimuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2015-11-03).