Jose Ignazio Larramendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Ignazio Larramendi
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1786ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArrasate1855eko martxoaren 23a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Jose Ignazio Larramendi Sorazu (Azkoitia, Gipuzkoa, 1786ko urtarrilaren 24Arrasate. Gipuzkoa, 1855eko martxoaren 23), euskal herritar musikaria izan zen.

1786an jaio zen Azkoitian eta 1804an botoak egin zituen Arantzazun frantziskotar gisa. 1810ean klaustrotik atera zenean Tolosako organo-jole postua hartu zuen 1814an San Frantziskoren Komentura erretiratu zen arte. 1828an Arrasateko Koruko Bikarioa izan zen eta Arrasaten bertan hil zen 1855ean.

Musikari nekaezina izan zen. Kantu lauan aditua zen eta aipatutako kantu horretan konposatu zuen otoitza berria eta, era berean, Método Nuevo para aprender con facilidad el Canto Llano y la Salmodia metodoa inprimatu zuen Madrilen 1928an.

Hirurogeita hamabosten bat musika-lan gordeta daude. Genero erlijiosoaren atalean euskarazko hitzez sortutako gabon kantak nabarmentzen dira. Musika-tresnaz jotzekoen artean teklaturako eta musika bandarako konposatu zituen. Garai horretan bere musika-lanak leku askotan jotzen ziren, artxibo askotan gordetzen baitira gaur egun.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]