Jose Iturria
Itxura
| Jose Iturria | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Arantza, 1879ko ekainaren 13a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | euskara |
| Heriotza | Iruñea, 1952ko abuztuaren 9a (73 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Lekarozko ikastetxea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, apaiz katolikoa eta misiolaria |
| Izengoitia(k) | Jose Maria de Aranaz |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
| Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Jose Iturria Eritze (Izengoitia: Jose Maria de Aranaz; Arantza, 1879ko ekainaren 13a - Iruñea, 1952ko abuztuaren 9a[1]) Nafar idazlea izan zen. Apaiz kaputxinoa zen.
Lekarotzen egin zituen apaiz-ikasketak eta Filipinetan egon zen misiolari 1904-1911. urte bitartean. Handik Euskal Herrira itzuli zenean hasi zen euskaraz idazten.
Obra nagusiak: Nere Laguna (sermoi bilduma, 1922-1931), Eiza-iztia edo Abere ta piztiak (1929, etxe-abere eta basanimalien inguruko ipuinak; Bilboko Euzkadi egunkarian argitara emanak). Lapurdira igaro zen 1936. urtean, Gerra Zibilaren hasieran, eta 1940. urtean itzuli, ordenako agintariei men egin ondoren. Eskuizkribu ugari utzi zuen Baionako komentuan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.