Jose Luis Elkoro
Jose Luis Elkoro | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Elgeta, 1935eko martxoaren 14a (85 urte) | ||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak |
euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Madril eta Bergara | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna |
Jose Luis Elkoro Unamuno (Elgeta, 1935eko martxoaren 14a-) euskal herritar politikari ezkertiar eta abertzalea da.
Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1976an Bergarako alkatea izendatu zuten, frankismoa amaitu bezain laster, eta udalerri horretan eta urte hartan beste hainbat herritako alkate eta zinegotzi bildu ziren foruen abolizioaren 100. urteurrenean, lege zaharren berreskurapena aldarrikatuz, besteak beste, eta ikurrinaren legalizazioa eskatuz Hego Euskal Herri osorako. "Bergarako taldea" edo "Alkateen mugimendua" izenaj hartu zituzten bildutakoek.
Urte haietan, Telesforo Monzon buruzagi abertzale ezagunarekin batzartu zen Bergarako taldea ordezkatuz, euskal indar politikoen batasuna helburu. Halaber, Adolfo Suárez presidente espainiarrarekin harremanetan ibili zen batzorde baten barruan amnistia lortu nahian, azkenean asmo horietan kale egin bazuten ere.
1977an azkenik EAJ bere kabuz aurkeztu zen trantsiziozko lehenengo hauteskundeetan, batasunaren asmoak ere zapuzturik geldituz.
Bestela, 1978an "Egin" egunkariaren sorreran parte hartu zuen, eta berehala administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuten. Halaber, Herri Batasunaren hastapenetan ere ibili zen udal hauteskundeei begira.
1980ko eta 1990eko hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Madrilen diputatu izendatu zuten birritan (1989-1993 eta 1993-1996), Gasteizen legebiltzarkide bi aldiz (1984-1986 eta 1986-1990) eta batzarkide Gipuzkoan birritan ere bai (1983-1987 eta 1987-1991). Azken tarte horretan Bergarako alkate berriro hautatu zen.
1989ko azaroaren 20an, bestela, diputatuaren kargua hartzearen bezperan, atentatua pairatu zuen Madrilgo hotel batean, Josu Muguruza hil zutenekoa eta Iñaki Esnaola larriki zaurituta izan zenekoa.
Gertaera latz hori gora-behera, 1990eko hamarkadan zehar hainbat bider lanetan ibili zen Espainiako Gobernua eta ETAren arteko konponbidea lortu nahian. Bide horretan, 1997an HBko Mahai Nazionalak erakunde armatuaren "Alternatiba Demokratikoa" dokumentua zabaltzeari ekin zion, eta horrek mahaikideei kartzelaratzea ekarri zien, tartean Elkoro zegoelarik. 20 hilabete eman zituen espetxean.
18/98[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1998ko uztailean, "Egin"en itxiera ondoren, 18/98+ auzian ere inputatu zuen Auzitegi Nazionalak, orduan jadanik kartzelan bazegoen ere. Prozesu luze eta eztabaidatuaren ostean 24 urteko zigorra ezarri zioten, ahalik eta gogorrena.
2007an prostatako minbizia diagnostikatu zioten, prozesu judiziala bakarrik partzialki baldintzatu duena.
2009an Martuteneko kartzelan sartu zuten eta 2010ren urriaren 14an aske utzi zuten.[1].[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Berria. «Etzi libre geratuko da Jose Luis Elkoro, bost urte kontrolpean egon eta gero» Berria Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
- ↑ Jose Luis Elkoro kalean da