Jose Luis Oriol

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jose Luis Oriol
José Luis Oriol.png
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Bilbo1877ko azaroaren 4a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Talde etnikoa euskalduna
Heriotza Madril1972ko apirilaren 15a (94 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta arkitektoa
Lantokia(k) Madril
Lan nabarmenak Palacio Oriol
Sinesmenak
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

José Luis Oriol Uriguen (Bilbo, Bizkaia, 1877ko azaroaren 4a - Madril, Espainia, 1972ko apirilaren 15a) Euskal Herriko arkitekto eta politikaria izan zen. Halaber, elektrizitate eta tren enpresaburua izan zen.

Alejandro Goikoetxea elorriotar ingeniariari Talgo trena sortu eta garatu zezan babes ekonomikoa eman zion. 1942an Patentes Talgo S.A. enpresa sortu zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturako ikasketak egin ondoan, familiako negozioetan murgildu zen eta finantza gizon garrantzitsua izatera iritsi zen. 1918tik aurrera ekin zion politikari alderdi tradizionalistaren aldetik eta 1931n, errepublikako hauteskundeetan, Euskal Estatutuaren aldeko hautagai-zerrendan sartu zen, euskal nazionalistekin eta beste independente batzuekin batean, estatutuaren aldekoa ez zen arren (haren aurka bozkatu zuen 1936an).

1936ko gerraren hasieran, berebiziko lana egin zuen Francoren alde Araban eta haren finantza euskarri nagusietako bat izan zen ondoren. Espainiako elektrizitate enpresak berregituratu zituen eta haren ekimenari esker gauzatu zen Alejandro Goikoetxearen tren-proiektua, Talgo (1941, Tren Articulado Ligero Goicoechea Oriol).

Bost seme eta hiru alaba izan zituen Catalina Urkixorekin: Jose Maria, Lucas, Fernando, Antonio Maria, Maria Sacramento, Teresa, Ignacio eta Catalina.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]