Jose Maria Gorordo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Maria Gorordo
Logo Bilbao.svg
Bilboko alkatea

1987 - 1990
Jose Luis Robles - Jesús María Duñabeitia
Bizitza
Jaiotza Plentzia, 1947 (71/72 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Enplegatzailea(k) Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Euskal Hiritarren Egitekoak

Jose Maria Gorordo Bilbao (Plentzia, Bizkaia, 1947) politikari jeltzalea da, Bilboko alkatea izana (1987-1995). Bilboko Athletic Klubeko presidente izateko hautagaia ere izan zen, 1994ean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean eta, 1977an Bilboko Merkataritza eta Industria Ganberako idazkaritzan hasi zen lanean. Euzko Alderdi Jeltzaleko kide zela, Euskal Irrati Telebistako (EITB) zuzendari nagusi izendatu zuten 1985. urtean eta bere ardurapean zabaldu zen Euskal Telebistako bigarren katea erdaraz, ETB2 (1986). Bere karrera politikoaren lehenengo urratsak EAJren baitan egin ondoren alderdi horretako kide zela iritsi zen Bilboko alkate izatera 1987an eta lehenagotik EITBko buru ere izana zen, besteak beste, jeltzaleek izendatuta 1990ean EAJrekin zuen harremana bertan behera gelditu zen.

EAJko kide izan arren, 1993. urtean ICV-EHE izeneko alderdi politikoa sortu zuen; 1995 eta 1999ko hauteskundeetara aurkeztu zen, eta bost eta bi zinegotzi lortu, hurrenez hurren. Alderdi honek ez zeukan ideologia garbirik, eta EAJtik hurbil bazegoen ere, iritzi ezberdineko pertsonen botoak eskuratu zituen, alkateak udalaren kudeaketa ona egin izanaren fama zeukalako. Politika orokorrari dagokionez, Lizarra-Garaziko Hitzarmenaren sinatzaileetakoa izan zen Gorordoren ICV. 2000. urtearen hasieran, azkenik, gobernu akordioa hitzartu zuen EAJ eta EArekin Bilboko Udalean.

Alkate izan aurretik Deia egunkariaren zuzendari izan zen eta baita EITBko buru. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide izendatu zutenean zinegotzi karguari uko egin zion. Gorordo Bilbo Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburu ezartzearen alde azaldu izan da beti.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Jose Luis Robles Kanibe
Logo Bilbao.svg
Bilboko alkatea

1987-1990
Ondorengoa
Jesús María Duñabeitia
Aurrekoa
Andoni Arizaga
EITBko zuzendaria
Eitb corp.png

1985 - 1987
Ondorengoa
Josu Ortuondo

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]