Jose Maria Orbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Maria Orbe
Jose Maria Orbe
Isidoro Magués. "Don Carlos e i suoi difensori". Florentzia, 1837
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Maria Orbe Elio
Ezizena Besamotza, "El Manchuelo de Ermua"
Jaio 1776ko irailaren 6a
Irun ( Gipuzkoa)
Hil 1850eko uztailaren 21a
Bordele ( Frantzia)

Jose Maria Orbe Elio, izengoitiz "El Manchuelo de Ermua", (Irun, 1776ko irailaren 6aBordele, 1850eko uztailaren 21a) karlista militarra izan zen.

Biografia

Humanitate-ikasketak egin zituen Zaragozan, eta matematikakoak akademia militarrean eta Bergarako Errege Mintegian.

Frantsesen aurkako Konbentzio Gerran borrokatu zen, eta Irungo San Martzialgo guduan beso bat galdu zuen (1794). Basileako Ituna izenpetu zenean, miliziatik erretiratu zen, kapitain graduaz.

1797. urtean Ermuko alkate hautatu zuten, eta 1802an Bizkaiko jaurerriko diputatu. Urte horretan bertan joan zen Gortera Zamakolada izeneko matxinada eragin zuen Simon Bernardo Zamakolarekin batera; ondorioz, harekin batera ezkutatu behar izan zuen Nafarroan. Frantsesek euskal herrialdeak inbaditu zituztenean, euskal herritarren matxinada bultzatu zuen Orbek, eta behin baino gehiagotan espetxeratu zuten horregatik.

Konstituzioko Hiru Urteetan ere (1820-1823) Egia jeneralarekin batera konspiratu izana salatu, eta kartzela zigorra ezarri zioten, baina ihes egitea lortu zuen.

Karlistaldia hasi zenean, Karlos erregegaiaren agindupean jarri zen, eta Bizkaikoa ez ezik, Arabako, Gipuzkoako, Santanderko eta Gaztelako matxinadak bultzatu zituen, baina lehen guduak gertatu eta karlista gudarosteak sakabanatu zirenean, Nafarroan ezkutatu zen. Orbek jeneral izendatu zuen Zumalakarregi, karlista gudarosteak berriro osa zitzan. 1836. urtean Errege Kontseiluko ministro izendatu zuen Karlos erregegaiak, eta 1838an Gerrako ministro. Bergarako Besarkada gertatu zenean, Frantziara erbesteratu zen.

Jose Maria Orbe

Erreferentziak