Jose Maria Palacios

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ogeta
Ogeta.jpg
Ogeta, 1959an
Izen osoa: José María Palacios Moraza
Jaiotza data: 1935eko irailaren 2a
Jaioterria: Gasteiz (Araba)
Heriotza data: 2002ko apirilaren 21a
(66 urte)
Heriotza herria: Gasteiz (Araba)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: aurrelaria

Jose Maria Palacios Moraza, pilota arloan Ogeta edota (gaztelaniaz) Ciclón Alavés goitizenez ezaguna, (Gasteiz, Araba, 1935eko irailaren 2a2002ko apirilaren 21a) esku huskako pilotaria izan zen.

Afizionatutzat Arabako Pilota Federazioan hasi zen, eta 1952an Arabako Pilota Txapelketa irabazi zuen, Esparza nafarra garaituta. 1958an, Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Arriaran II.a 22-7 mendean hartuta. Hurrengo urtean ere, Buruz Buruko Txapelketa irabazi zuen, Garcia Ariño I.a 22-13 garaituta. 1960an, Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko txapeldunorde izan zen, Azkaratek 22-19 irabazi baitzion finala. Ondoren, hernia diskal batek jota, hiru urte eman zuen pilotan jokatu gabe, baina 1968ko martxoan berragertu zen. 1979an erretiratu zen.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogeta pilotalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko pilotaleku nagusia 1979an inauguratu zuten Mendizorrotzeko auzoan, eta omenaldi gisa gasteiztar pilotari handiaren izena darama.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]