Joxe Mendiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Mendiage» orritik birbideratua)
Joxe Mendiaga
Bizitza
JaiotzaAldude1845eko apirilaren 27a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaMontevideo1937ko irailaren 12a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta enpresaburua

Joxe Mendiaga Larregain[1] (Aldude, Nafarroa Beherea, 1845eko apirilaren 27a - Montevideo, Uruguai, 1937ko irailaren 12a) euskal idazlea izan zen. Hiru urte zituela Hazparnera joan zen, Mendiaga familia osoarekin. 1863an, 18 urte zituela, Montevideora joan zen. Hango Euskal Erria aldizkarian atera zituen bere bertso eta olerkiak. 1900ean Zazpiak bat izeneko kantutegian atera ziren Mendiagaren bertso asko. Piarres Xarritonek bildu zituen denak eta argitara eman Jose Mendiague (1845-1937). Haren bizia eta haren kantuak izenburupean[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alduden jaio zen aita François Ziburuko guarda eta ama Catherine aihertarra izan zituela; hamar neba-arreba ziren. Hazparnen bizi izan zen eta 1863an hamazortzi urterekin Amerikara joan zen; hala ere ez zuen inoiz bere euskaltzaletasuna bazterrean utzi. Euskal Herria utzi baino lehen Zaldubi edo Mitxel Elizanburu ezagutuak zituen.

Argentina, Txile eta Uruguain bizi izan zen. Azken honetan jardun zuen batez ere baina 1875ean Argentinako Entre Ríosko probintziako Puerto Ruizen bizi izan zen. Geroago hogeita lau urtez San José de Mayon (Uruguaiko San José departamenduan) ibili zen Montevideora 1900ean itzuli arte. Lanbidez tabako lantegi baten nagusia izan zen. 1881etik Margarita Gandollarekin ezkonduta, lau seme-alabaren gurasoak izan ziren. Ameriketan ere euskal idazle batzuekin harremanetan egon zen: Jose Maria Iparragirre, Joanes Otsalde[3] edo Pedro Mari Otaño. Montevideon hil zen 1937an.

Pastorala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012. urtean, Zuberoko Arrokiaga herriak haren bizitza kontatzen duen José Mendiague pastorala taularatu zuen, Jean Bordaxarrek idatzirikoa.

José Mendiague pastoralaren une bat.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazlan askoren egilea da. Bertso jarriak izan ziren Mendiagaren kutunak. Bere bertso eta olerkiak Montevideoko Euskal Erria aldizkarian, Baionako Eskual Herria gorrian zein Eskualdun Ona eta Eskualduna xurietan, politikoki gorria bazen ere[4][5].

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertso eta olerki batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mendiague kantuz.
  • Ezkondua eta donadua.
  • Letxeroak eta ostalerrak.
  • Euskaldun guztiak bat.
  • J.B. Otxalderi.
  • Gizon zahar baten arrangurak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ofizialki frantsesez Mendiague Larregain; erabilitako iturrietan ikus daitekeenez grafia ugari ageri dira: "Jose", "Joxe", "José", "Josep", "Joseph"; "Mendiaga", "Mendiague", "Mendiage". Izenaz Bertsulari.comen erabilitakoa eta deituraz Euskaltzaindiak aholkatutakoa hobetsiko ditugu. Kepa Altonagak Darwin geurean liburuan (Pamiela, 2010; 63.or.) Jose Mendiaga darabil.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Piarres Xarriton, Bidarrai, euskara eta euskaltzaleak, euskaltzaindia.net.
  4. a b Bidador, Joxemiel, Itsasoz bestaldeko bi baxenafartar kantari, zubitegia.armiarma.eus
  5. Xarritonen arabera bonapartista, colorado, batllista eta anticlerical furibundo izan zen, beraz Napoleon Bonaparteren eta José Batlle y Ordóñez 1911n Uruguaiko presidente zenaren eta alderdi coloradoaren aldekoa nahiz apaizen kontrakoa.
  6. Jose Mendiague, haren bizia eta haren kantuak, armiarma.eus

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]