Jose Ramon Agirretxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Ramon Agirretxe
Aguirreche.jpg
Gorte frankistetako prokuradorea

Bizitza
Jaiotza Portbou1896
Herrialdea  Gipuzkoa
Heriotza Irun1970 (73/74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
FET y de las JONS

Jose Ramon Agirretxe Pikabea, ofizialki José Ramón Aguirreche Picavea (Portbou, 1896- Irun, 1970) euskal politikaria izan zen. Karlista ideologikoki, Irungo (Gipuzkoa) alkate izan zen, bai eta tokiko Aldundiko lehendakari frankismoan zehar. Gaur egun, Irungo plaza inportanteenetako batek bere izena darama oraindik, 'Jose Ramon Agirretxe Alkate Jauna Plaza'.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirretxe Portboun jaio zen (Girona, Herrialde Katalanak) 1896an. Familia irundarrekoa, laster bueltan zen bere gurasoen sorterrira, eta bertan egin zituen ikasketak.

Karlista ideologikoki, Tradizionalisten Biltzarreko kide izan zen, eta 1934an Irungo alkate, 36ra arte mantendu zuen kargua. Behin Espainiako Guda Zibila amaituta alkatetza lortzen du berriz ere, Angel Fernandez Casadevante ordeztuz. Ordutik, hiria 1962ra arte gobernatuko du[1].

1943an Gipuzkoako Aldundiak Espainiar Gorteetara bidaltzen du prokuradore, I. Agintaldirako (1943-1946). Bertan probintziako udalerriak ordezkatzea izango du ardura[2].

Aldundiko gestore izanik, 1946ko maiatzaren 13an ospatzen diren Tokiko Administrazioaren Ordezkarien Hauteskundeetan 9 boto lortzen ditu 14ren artetik, II. Agintaldirako Gorteetako prokuradore kargua berrestuz (1946-1949)[3].

Irunen zendu zen, 1970an.

Bere figura gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere iragan frankista leporatu izan zaio, nahiz eta zintzotasuna eta kemena berezko izan omen zituen[1]. Bere figura ez da polemikatik libratu, ezein 2014an Irungo ezkertiar eta abertzaleek udalbatzara eraman zuten hiriko kaleetatik Frankismoarekin lotutako izenak kentzeko proposamena (horien artean, Agirretxerena). Batzaren bozketaren ondoren, berorren izena mantentzea adostu zuten sozialistek, jeltzaleek eta eskuindarrek, abertzalearen abstentzioarekin[4].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz)  Azulgaray, Juan José (2003) Personajes de mi vida Encuentro 197. orrialdea .
  2. (Gaztelaniaz)  Espainiako Gobernua (1942ko urriak 15) Espainiar Gorteen Eraketa Legea. 1942ko urriaren 14ko dekretua, udalerriak ordezkatzen dituzten Gorteetako prokuradoreen izendapenari buruzkoa BOE, 288 .
  3. (Gaztelaniaz)  Espainiako Gobernua (1946ko martxoak 26) 1946ko martxoaren 22ko dekretua, zeinaren bidez Probintzietako Aldundietako eta Kanarietako Irlarteko Elkargoak ordezkatzen dituzten Gorteetako Prokuradoreen hautaketa erregulatzen den BOE, 85 .
  4. (Gaztelaniaz)  Morondo, Iñigo (2014), «Tres militares franquistas saldrán del callejero local», El Diario Vasco, . Noiz kontsultatua: 2018/12/29 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]