José Ramos-Horta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Ramos-Horta» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
José Ramos-Horta
José Ramos-Horta Portrait.jpg
Ekialdeko Timorreko presidentea

2007ko maiatzak 20 - 2012ko maiatzak 20
Xanana Gusmão - Taur Matan Ruak
Prime Minister of East Timor

2006ko ekainak 26 - 2007ko maiatzak 19
Mari Alkatiri - Estanislau da Silva
Bizitza
Jaiotza Dili1949ko abenduaren 26a (67 urte)
Herrialdea  Ekialdeko Timor
Familia
Ezkontidea(k) Ana Pessoa Pinto
Hezkuntza
Heziketa School of International and Public Affairs, Columbia University
Antioch College 1984) master : peace and conflict studies, war studies
The Hague Academy of International Law 1983) : Nazioarteko zuzenbide
Columbiako Unibertsitatea 1983) postgraduate education : American Foreign Policy; Three Essays
International Institute of Human Rights
Hizkuntzak portugesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, abokatua eta jurist-consultanta
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa baliorik ez
IMDb nm0708522
http://ramoshorta.com/
Assinatura de José Ramos-Horta.jpg

José Manuel Ramos-Horta (Dili, Ekialdeko Timor, 1949ko abenduaren 26a) Ekialdeko Timorreko politikaria eta diplomatikoa da. Bakearen Nobel Saria jasotakoa (1996), Carlos Filipe Ximenes apezpikuarekin batera, Ekialdeko Timorreko herriaren alde egindako lanarengatik.

1975eko azaroan, Ekialdeko Timorrek Portugalen mendeko kolonia izateari utzi eta independentzia aldarrikatu zuen, Ekialdeko Timor Errepublika Demokratiko gisa, baina abenduan Indonesiako gudarosteak errepublika jaioberria inbaditu zuen. Ramos-Horta Indonesiak desegindako gobernu hartako kideetako bat zen. Gaztetan Portugaleko administrazio kolonialari aurre egiteagatik, Mozambikera deportatu zuten (1966). Jaioterrira itzultzen utzi ziotenean, Fretilin alderdia (Ekialdeko Timorreko Independentziaren Aldeko Fronte Iraultzailea) sortzen parte hartu zuen.

1975ean, hiru asteko gerra zibila izan zen Fretilineko kideen eta timortar kontserbadoreen artean; Fretilinek irabazi zuen gerra. Gobernu berriko Kanpo Arazoetako ministro gisa, Ramos-Horta kanpoan zen, errepublika berriaren onespena eskatzen, Indonesiak Ekialdeko Timor inbaditu zuenean. Handik aurrera, Timorreko Erresistentzia Batzorde Nazionalaren ordezkari berezia izan zen atzerrian.

1999an Indonesiak Ekialdeko Timorren erreferenduma egitea onartu zuen, eta jende gehienak independentziaren aldeko botoa eman zuen. 2002-2006 urteetan, José Ramos-Horta Ekialdeko Timorreko Kanpo Arazoetako ministro izan zen, eta 2007. urtetik, Ekialdeko Timorreko lehendakari da.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Ramos-Horta Aldatu lotura Wikidatan