José de Anchieta

Wikipedia(e)tik
Jose de Anchieta» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José de Anchieta
Padre Anchieta.jpg
Bizitza
Jaiotza San Cristóbal de La Laguna1534ko martxoaren 19
Herrialdea  Espainia
Heriotza Anchieta (Espírito Santo)1597ko ekainaren 9 (63 urte)
Hezkuntza
Heziketa Coimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, apaiza eta idazlea
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
São José de Anchieta ASSINATURA.jpg

José de Anchieta Llarena (San Cristóbal de La Laguna, Tenerife, 1534ko martxoaren 19aReritiba, Espírito Santo, Brasil, 1597ko ekainaren 9a) jesuita, hizkuntzalaria eta idazlea izan zen, Brasilen misiolari jardun zuena. 2014ko apirilaren 3an, Frantzisko aita santuak kanonizatu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanariarra jaiotzez, euskal jatorrikoa zen, Ignazio Loiolakoaren lehengusua; izan ere, haren aita Joan Antxieta Zelaiaran zen, Azpeitiko Urrestilla auzokoa. Coimbrara gazte joan zen ikastera, portugesa ongi ikasi zuen, eta apaizgai sartu zen Coimbrako Unibertsitatean.

1553an hautatu zuten Brasila joateko. Manuel de Nóbregarekin batera, Sao Paulo (1554) eta Rio de Janeiro (1565) fundatu zituen. Bere bizitzan igaro zituen lurraldeetako (gaur egun Brasil, Argentina eta Uruguai direnak) faunaz, landarediaz eta geologiaz hainbat liburu idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José de Anchieta Aldatu lotura Wikidatan