Joseba Altuna
Joseba Altuna | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1887ko abenduaren 7a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bilbo, 1971ko uztailaren 27a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
![]() |
Joseba Altuna Aldasoro (Abando, Bilbo, Bizkaia, 1887ko abenduaren 7a - ib., 1971ko uztailaren 27a) euskal idazlea izan zen, Amilgain goitizenarekin ere ezaguna zen. Gerra aurreko euskararen sustatzaileetariko bat izan zen. Euskaldun berria, euskara-irakaslea, garaiko aldizkarietako kolaboratzailea, itzultzaile oparoa eta Pizkundeko ekintzailea XX. mendearen hasierako Bilbo gorabeheratsu hartan.[1][2][3]
Gazterik ekin zion euskara ikasteari eta sustatzeari. Gero, irakasle-lanpostua eskuratuta, irakasten ez eze, hainbat literatura-lan itzultzen ere jardun zuen, euskarazko irakurgaiak sortzeko eta irakurzaletasuna suspertzeko asmoz.[1]
« | Neure bixitzan beste bat idoro dot aren antzekua. «Amilgain» eta «Kirikiño» euzkel-idazlien arteko mattagarrijanak ixan yataz, bata bixi da, bestia il zan. Bixi danari goralbenik egitia ez ei-da egoki, baña bua goralben au, ain aipagarri dan «Amilgain» onari. | » |
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Esopo'ren Ipuñak (1921, Euzko-Deya) Hauexek dira Esopo idazle greziarraren euskaratutako ipuinak: «Otsua ta txakuŕa»; «Eŕbiñudia ta sagubak»; «Otsua ta bildotsa»; «Otsua ta amianua»; «Ollaŕa ta pitxija»; «Saguba»; «Ugarixua ta miruba»; «Luna»; «Beya, auntza ta aŕdija»; «Belea ta lukija»; «Gixona ta sugia»; «Txakuŕa ta okelazatija»; «Auntza, auntzumia ta otsua»; «Lugiña ta sugia»; «Arakiña ta arijak»; «Eskubak, oñak eta sabela»; «Agurea ta semia»; «Mercurio ta eguŕgiña».[1]
- Oskar Wilde'ren Ipuñak (1927, Verdes-Atxirika)[5] Gaztelaniatik itzuli zituen, honako izen hauekin itzuli zituen Oscar Wilde idazle anglo-irlandarra ipuinak: «Bakaldungai zorijon tsuba», «Uŕe txindoŕa eta laŕosa», «Eŕaldoi berekoya», «Benetako adiz kidia», «Ziziriko ospe tsuba» eta «Ume ixaŕa».[1]
- Grimm anayak. Ipuñak (1929, Verdes-Atxirika). Lau lauŕlekotan (pezetatan) salgai jarri zuten.Grimm anaienetik itzulitako Ipuinok hauek izan ziren, hamalau: «Antxumiak eta otsua»; «Eduŕne Zuriñe»; «Txanotxu goŕija»; «Jone zuŕa»; «Oyaneko etxetxuba»; «Eduŕzuriñe ta Loragoŕiñe»; «Amordia, aŕantzalia ta emaztia»; «Buru argija»; «Brema´ko abeslarijak»; «Bakaldun belea»; «Guzuŕa aŕua da»; «Lo luzia»; «Zorigaiztokua».[1]
- Afanasiev'en Ipuñak (1930, Euzkerea). Aleksandr Afanásiev idazle folkloriko errusiarraren ipuin hauek itzuli zituen besteak beste : «Aberien negutia»; «Bei goŕija», «Iban eta Elene»; «Lugiña, atza ta zeijaŕa»; «Berloka eŕaldoya»…[1]
- Manu Sotaren antzerki-lan hauek euskaratu zituen: Itxaro-ixaŕa (Euzkerea, 1931), Oztin (Euzkerea, 1932), Negaŕez igaro zan atsua (W.B. Yeats-en kondaira batean oinarritua) (Verdes-Atxirika, Bilbo, 1933), Uŕetxindoŕa (Verdes-A txirika, Bilbo, 1934) eta Buru-zagijak (Verdes-Atxirika, Bilbo, 1935).[1]
Oscar Wilde 1894
Esopo (Diego Velazquez, 1638)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e f g h Altuna Gabiola, Ander. (2011). Joseba Altuna Aldasoro "Amilgain" : 1887-1971 Bizitzako zertzeladak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servico Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3166-6. PMC 879362725. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Eguzkitza, Iñigo Roque. «bidegileak» Idazkola (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Kortazar, Jon. «Bilbaopedia - Altuna» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ «Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»: Azalpenak eta beste 1932» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- ↑ Altuna, Joseba. (1927). «Oscar Wilde - Ipuinak» susa-literatura.com (Verdes-Atxirika. SUSA) (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Altuna Gabiola, Ander. (2011).Joseba Altuna Aldasoro Amilgain : 1887-1971 Bizitzako zertzeladak (pdf). (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servico Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3166-6. PMC 879362725.
- Grimm anaien Kinder-und Hausmärchen euskaraz: itzulpen eta egokitzapenen azterketa. Kenari Gomezen doktore-tesia (UPV/EHU, 2003). ISBN 978-84-8438-173-0. PMC 863197865. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Joseba Altuna literaturaren zubitegian
- Joseba Altuna Aldasoro Amilgain(pdf). Ander Altuna Gabiola, Bidegileak bilduma. Eusko Jaurlaritza.
- Estepan Urkiaga Lauaxeta, 1932, 1991. Azalpenak eta beste, «Kirikiño». Klasikoen gordailua. Armiarma. Susa.