Joseba Alvarez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Joseba Alvarez Forcada (Donostia, 1959ko ekainaren 10a - ) politikari euskalduna, Batasuneko kidea.

1987tik 1998ra Herri Batasunako zinegotzia izan zen Donostiako Udalean. 1999an Herri Batasunako Mahai kide izateagatik espetxeratua izan zen. 2001etik 2005era bitartean Euskal Herritarroken parlamentari izan zen Eusko Legebiltzarrean, eta ondoren legez kanpo zegoen Batasuneko Mahai Nazionalaren buruzagietako bat izan zen 2007an berriz espetxeratu zuten arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josebaren aita da Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" idazle, politikari eta euskal abertzaletasunan eragin handiko teorialaria.

Joseba Alvarezek irakasle ikasketak eta soziolinguistikakoak egin zituen, ezkondua dago, eta seme bat eta alaba bat ditu.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuko euskara teknikaria da.

Bizitza politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Alvarez Batasuneko kidea da.

1979tik 1983 arte EHE taldeko arduraduna eta EKBko kidea izan zen. 1986an Herri Batasunako kide bihurtu zen. 1994ean Mahai Nazionalerako hautatua izan zen, Herri Batasunako Euskara Arloko arduraduna izateko. 1998an Mahai Nazional kide izateagatik lehen aldiz espetxeratu zuten. 2000an berriz Mahai Nazionaleko kide hautatu zuten, baina Batasunako Nazioarteko Arloko arduradun izateko. 2007ko urriaren 2an, Espainiako Poliziak atxilotu zuen Donostian, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko Oihana Agirrerekin batera, Baltasar Garzon Espainiako epaileraren aginduz. Antza, Batasuneko kide izateagatik "delitua errepikatzea" egotzi zioten. Bi egun geroago, bigarren aldiz espetxeratu egin zuten. 2010eko martxoaren 27an epaileak fidantza ezarri zion eta kartzelatik irten zen. Hirugarren aldiz Mahai Nazional kide bihurtu zen sortzear zegoen Sortu indar politikoaren prozesuaz arduratzeko. Sortu sortu zenean, Baluarteko aurkezpena ondoren, zuzendaritza politikorako ez zuen bere burua aurkeztu. Geroztik Eleak eta Libre mugimenduetan murgildu da.