Joseba Iñurrategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Iñurrategi
Bizitza
JaiotzaEskoriatza1945eko urriaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2017ko urriaren 26a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Joseba Iñurrategi Iriarte (Eskoriatza, 1945eko urriaren 26a- Eskoriatza, 2017ko urriaren 26a) pilotari gipuzkoarra izan zen.

Amateur moduan jardun zuen 30 urte bete arte, eta gero beteranoen kategorian ibili zen. 1981ean, Isidro Garate Magunazelaiarekin batera, Eskoriatzako Kirol Elkarteko delegatu kargua hartu zuen Felix Berasaluze Boliñaren ordez. Umeen pilota eskola bultzatu zuen, eta 2003an herriaren omenaldia jaso zuen.[1]

Minbiziak jota hil zen.

Eskoriatzako pilotalekuak gaur egun, bere omenez, haren izena darama.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]