Edukira joan

Joseba Irazoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Irazoki

(2017)
Bizitza
JaiotzaBera, 1974 (51/52 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

X.com: JIrazoki MySpace: josebairazoki Tabakalera: 106371 Musicbrainz: 935c8e07-b490-4119-82ff-0e6079923b12 Discogs: 1140182 Edit the value on Wikidata

Joseba Irazoki Agirre (Bera, Nafarroa Garaia, 1974) abeslari, gitarra jotzaile eta musikari nafarra da. Diskografia zabala du, 20 diskotik gora kaleratuta. Hainbat kolaborazio ere egin izan ditu beste batzuen lanetan.[1]

Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioan datza bere jardun sailkaezina. Atom Rhumba taldeko kidea izan da, eta besteak beste, Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta Nacho Vegasekin jo izan du. "Etxeko Uzta" taldekidea da, Pettiren banda.

ETB 1eko "Tumatxa" telebista saioan, beste euskal kantu batzuen bertsio pertsonalak egin izan zituen.[2] Parte hartze hori publiko handiari hurbiltzeko urrats bat izan zen.

Musika estiloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gitarrista polifazetikoa da: konposizioan ez ezik, inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa hartu ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz[3].

Irazoki ezkerrean, Atom Rhumba-rekin

Berak hitzetan, "uste dut besteentzako jotzen dudanean gehiago eskatzen diodala nire buruari, eta aldiz, niretzako denean, utziagoa naizela. Nire lanei ere arreta handia jartzen diet, noski baietz, nire izena doa hor! Nire kontuetara ari naizenean lan sortzaileagoa izan ohi da, eta besteentzat ari naizenean teknikoagoa"[4].

  1. Tokian tokiko (Lucky Kitchen, 2004)
  2. Irri eta solas (Egilea editore, 2004)
  3. Gizona zakur egin zen (Hirusta, 2005)
  4. Olatuetan (Creative Sources Recordings, 2006)
  5. Dosi (Brown Interiour Music, 2007)
  6. Akordeoi orkestra eta gitarra kontzertua DO-n (Berako Udala, 2007)
  7. Folk me, laztana (Moonpalace, 2007)
  8. Tokitik kanpo (lg-a netlabel, 2007)
  9. Pertsona (Lucky Kitchen, 2007)
  10. Pobre gara (Hirusta, 2007)
  11. On Benito (Egilea editore, 2009)
  12. Euria ari du (Moonpalace, 2010)[5]
  13. Oso banda (Bidehuts, 2012)[6]
  14. Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Kolaborazioa, beste hainbatekin batera; Elkar, 2013).
  15. Joseba Irazoki eta lagunak (Bidehuts, 2014)[7]
  16. Irudipena / Udaberriko eguzki (Acuarela, 2016)[8]
  17. Bas(h)oan, Beñat Axiari eta Julen Axiarirekin batera (Elkar, 2017)[9]
  18. Gitarra onomatopeikoa (Mascarpone, 2018)[10]
  19. Zu al zara? (Bidehuts, 2018)[11]
  20. Ez-nostalgia. Pieza instrumentalen bilduma (Bidehuts, 2019)[12]
  21. III. Joseba Irazoki eta Lagunak. (Bidehuts, 2021)[13][14][15]
  22. Gitarra lekeitioak (onomatopeikoa II) (Otoroku, 2024)[16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ MusikaZuzenean TB # 205 : Joseba Irazoki & Petti (kontsulta data: 2023ko uztailaren 27a).
  2. ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública, «Tumatxak musika saioaren bideoak | EiTB Tumatxak», www.eitb.eus (kontsulta data: 2018ko otsailaren 26a).
  3. ↑ Joseba Irazoki (kontsulta data: 2018ko otsailaren 26a). {{Erreferentzia}}: |izena= dago, baina |abizena= falta da (laguntza)
  4. ↑ «[Berako musikariak] Joseba Irazoki: "Izaten dira une hobeak baina, normalean mileurista totala naiz" • ZUZEU», ZUZEU, 2017ko otsailaren 10a (kontsulta data: 2018ko otsailaren 26a).
  5. ↑ Euria ari du (kontsulta data: 2018ko azaroaren 9a).
  6. ↑ Oso banda (kontsulta data: 2018ko azaroaren 9a).
  7. ↑ Joseba Irazoki eta lagunak (kontsulta data: 2018ko azaroaren 9a).
  8. ↑ Irudipena / Udaberriko eguzki (kontsulta data: 2018ko azaroaren 9a).
  9. ↑ Bas(h)oan (kontsulta data: 2018ko azaroaren 9a).
  10. ↑ Gitarra onomatopeikoa (kontsulta data: 2018ko azaroaren 9a).
  11. ↑ Zu al zara? (kontsulta data: 2018ko azaroaren 9a).
  12. ↑ «Ez-nostalgia. Pieza instrumentalen bilduma», www.badok.eus (kontsulta data: 2019ko urriaren 26a).
  13. ↑ «III, by Joseba Irazoki eta Lagunak(J.I.E.L)», Joseba Irazoki (Ingelesez) (kontsulta data: 2021eko urriaren 13a).
  14. ↑ «III», www.badok.eus (kontsulta data: 2021eko urriaren 13a).
  15. ↑ «"Nire esperimentazio gogoaren eta lokaleko lanaren arteko oreka lortu dugu"», www.badok.eus (kontsulta data: 2021eko urriaren 13a).
  16. ↑ "Gitarra lekeitioak, Joseba Irazokiren azkena" (EITB Kultura; 2025/03/14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]