Joseba Permach

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joseba Permach
Datu pertsonalak
Izen osoa Joseba Permach Martin
Jaio 1969
Donostia (Gipuzkoa)

Joseba Permach Martin (Donostia, 1969) Batasunaren bozeramaile ohietako bat da. 1997an Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kidetzat hasi zen lanean, aurreko Mahai Nazionala atxilotu ondoren. Donostiako zinegotzi izan zen 1992tik 2000ra, eta Euskal Herritarrok alderdiarekin parlamentaria Eusko Legebiltzarrean.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an jaio zen Donostian. Gaztetan puntako kirolaria izan zen, eta 400 metroko lasterketan Gipuzkoako gazte mailako txapelduna izan zen. Ekonomia ikasketak burutu zituen. Ezkondua dago, hiru seme-alaben aita da, eta Zarautzen bizi da.

Militantzia politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an Donostiako udaletxean zinegotzi moduan hasi zen. 1995ean HBko zerrenda-burua izan zen eta udal bozeramalea. 1997an HBko Mahai Nazionala kartzelatzearekin batera Arnaldo Otegirekin batera HBren bozeramaile lanak egiten hasi zen. Geroago Mahai Nazional berriko koordinatzaile aukeratu zuten. 1999ko hauteskundeetan berriro aurkeztu zen udaletxerako, baina 6 hilabete geroago dimisioa aurkeztu zuen, eta Mahai Nazionalaren koordinazioan aritu zen. 2001ean Batasuna sortu zen, eta hor ere Mahai Nazionaleko koordinazio lanak egiten jardun zuen.

2004ko urtarrilaren 16an Araitz Zubimendiren ordez Eusko Legebiltzarrean parlamentari izan zen.

Hainbat auzi ditu irekita, Ekin, Udalbiltza eta Batasunaren aurkakoak besteak beste. 2007ko urriaren 4an Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu zuen Seguran (Gipuzkoa), eta epailearen aginduz espetxeratua izan zen. 2010eko martxoaren 27an epaileak fidantza ezarri zion eta kartzelatik irten zen epaiketaren zain. Zarautzen Ezker Abertzaleko ehunka kideek harrera egin zioten.