Edukira joan

Joseba Sarrionandia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Joseba Sarrionandia

(2016)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaIurreta1958ko apirilaren 13a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaDurango
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, poeta, haur literaturaren idazlea, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta saiakeragilea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Euskadi Ta Askatasuna
Udako Euskal Unibertsitatea
Izengoitia(k)Sarri
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

Inguma: joseba-sarrionandia-uribelarrea Literaturaren Zubitegia: 124 Musicbrainz: edf8b3fa-7049-4f84-9009-00999a72e0e1 Edit the value on Wikidata

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik, eta kartzelatik alde egin baino hilabete lehenagoko zuri-beltzeko argazki bat izan zen haren irudi identifikagarri bakanetakoa. 2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi zela urte batzuek lehenagotik.[1] Handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean.[2][3]

Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean,[4] eta euskara irakasle lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxe Mari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Euskaltzain urgazlea,[5] Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoak, tartean Samuel Taylor Coleridgeen The Rime of the Ancient Mariner (Marinel zaharraren balada) poema narratibo luzea, poesia erromantikoaren gailurretako bat. Hainbat idazleren lanak ere itzuli ditu, tartean T. S. Eliot, Manuel Bandeira edo Fernando Pessoa.[6][7]

« Euskal Filologia ikasten nuenean gazte-gazteak ere bagenituen klasean. Joseba Sarrionandia, esaterako. Superdotatua zen. Umil-umila, majo-majoa. Liburuak erosi beharrik ere ez zuen: liburutegian behin irakurri eta azterketa gainditzen zuen, eta nola! »

Pilare Baraiazarra[8]

Sarrionandia, 1985ean

1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 27 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Bere obran hala adierazita, zortzi egunez torturatu zuten atxiloaldi luze horretan.[9] Harrezkero, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz azaldu du. Urte hartan hainbat literatura-sari irabazi zituen. 1981ean Izuen gordelekuetan barrena lehenengo poema-bilduma argitaratu zuen. Liburuak oihartzun handia izan zuen, eta biziki eragin zien euskal idazle berriei; izan ere, Bitakora kaiera lehen poema manifestutzat ere hartu zuten.

1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgorailu batean ostenduta.[10] Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen. Iheslari bizi izan zen (Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu bazuten ere[11]) eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena izan da haren obraren beste gai nagusia, Lagun Izoztua eleberrian, esate baterako, ikus daitekeen moduan. Klandestinitatean bizi izan arren, liburuak argitaratzen segitu zuen[12] eta hainbat musikarirekin elkarlanean aritu zen: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza eta beste musikari askori helarazi zizkien bere poemak gutunen bidez (ikus artikulu honetako «Diskografia» atala). Esan Ozenki eta Txalaparta diskoetxeek elkarlanean Hau da ene ondasun guzia disko-liburua argitaratu zuten, idazlearen poema musikatuekin.

2011ko urrian Eusko Jaurlaritzak euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria eman zion Moroak gara behelaino artean? liburuari esker, baina sariari dagokion dirua atxiki egingo zuela jakinarazi zuen justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean.[13] Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak auzirik ez zuela esan zuenean,[14] diru saria eman zioten.

Joseba Sarrionandiaren ahots-grabazioa 2017ko Korrikarako idatzitako mezua irakurtzen. Iruñea, 2017ko apirilaren 9a

2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, hautaketa prozesu zorrotz baten ostean, eta orduantxe jakin zen Habanan urte batzuk zeramatzala.[1] Eta handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean; Jose Goitia kazetariak bi egun lehenago egin zituen hala argazkiak nola elkarrizketa.[2][3]

Ines Osinagarekin. «Olatu arteko txalupa arraroa» ikuskizunean (Donostiako Victoria Eugenia Club, 2022-09-08).

2021eko apirilaren 19tik geroztik, Joseba Sarrionaindia Euskal Herrian da. Durangaldeko Anboto.org atariak jakinarazi duenez, Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrian da gertukoak eta etxekoak bisitatzen. Herria aldatuta aurkitu duela adierazi dio Durangaldeko astekariari, eta aitaren hutsunea, familiako beste batzuena eta hildako lagunena nabari duela.[15][16][17]

2022an Ares kubatar ilustratzaile ospetsuarekin Munduari bira eman zion ontzia ipuin ilustratua argitaratu zuen.

Ines Osinagarekin 2022an hasi zen «Olatu arteko txalupa arraroa» kontzertu ikuskizuna eskaintzen herri herri.[18]

Sarrionandia (Hitzez eta Ahotsez, 2022)
« Badira premia historiko bati erantzutera datozen sentsazio sortzen duten liburuak, gure izate partikular zein kolektiboaren larritasuna eta kinka agerian jartzen dutenak gordin-biluzian, eta tristura infinito bat. Maisulanak dira horrelakoak askorentzat. (...) Ttipia da poesiaren ahalmena; baina gaur, atzo eta bihar ezinbestekoagoa zaigun liburua eman digu: Hnuy illa nyha majah yahoo. »

J.L. Otamendi[oh 1]


Haur literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak (alter ego batzuk)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Sarrionandiak, gainera, hainbat idazleren lanak itzuli ditu[23], eta haiei buruz askotan jarduten da bere liburuetan:

Beste hizkuntzetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrionandiaren lanak hainbat erdaratara itzuli dituzte:

Poesia antologiak
Narrazioak
Ni ez naiz hemengoa
Atabala eta euria
Harrapatutako txorien hegalak
Lagun izoztua
Moroak gara behelaino artean?
Kolosala izango da

Kazetaritzako kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Sarrionandiaren lanek oihartzuna izan dute euskaraz egiten den literatura kritikan[25][26]. Bere belaunaldiko hainbat egilek[27][28] eta geroago etorri diren belaunaldietakoek ere[29][30][31] askotan aipatu dute.

Poesia musikatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Sarrionaindiaren olerkiak hainbat abestiren letra izan dira:

Galtzetan gordetzeko koblak
Alberto Caeiroren bisita
Sorterriko koblak
Arratseko fadoa
Biolin musikaz
Oroimeneko portua
Inork agintzen ez didalako
Hi oroituz
  • Euskal kantu txapelketa. Zatiki. 1989.
Inork agintzen ez didalako
Lili bat
Ene begiek
Bost minutuko bisita?
Marinel batzu
Hil ez da deus hiltzen
Encuentros con Sarri en Nación Reixa
Hegazti errariak
Não es tu, faculdade de sentir
Oroitzen zaitudanean, ama
Gure oroitzapenak
Sustraiak
Amodio poema
Azkenengo trena
Amodioa
Preso egon denaren gogoa
Ene begiek
Hau da ene ondasun guzia
Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du
Oroimeneko portua
Ez dut gure herria saltzeko
Aldaketarik aldaketa
Linguae vasconum primitiae
Defenda ezazue zuen bake beltza
Lagun presoak
Esku ahurreko marrak
Bunba, blaf
Thames gozoa
Besterriko koblak
Martin Larralde
Gutunei koblak
Kaleko kronika
Territorio librea
Eguraldi lainotsua hiriburuan
Aspaldian utzitako zelda
Herri proiektua
Bake beltza
Kiromantzidxa (Lekeitio 10)
Ez diren gauzak
Albisteak
Sorlekuaren kanta
Talaieroaren gogoeta
11 aldaketa
Mendebaldarketa
Zertarako?
Hegazti errariak
Mundua begiratzeko leihoak
Sagarroiak
Itsasoak emandako indarra
Ez dizut esango
Kantuaren gauza galdua
Sustraiak han dituenak
Xoriak (Xorien ihesa)
Norbere akaberari buruzko mintzaldia
Lera zakurren balada
Ibaia
Hondartza galduan
Hiriak
Esku biak
Albert Einsteinen mihia
Goizalbada
Ez da itzuliko
Berak entzungo ez duen kantua
Enbaxadore hodeiertzean
Izen zaharrak
Gose grebako hogeigarren egunean
Gaueko argiak
Geografia
Sustraiak han dituenak
Norbere akaberari buruzko mintzaldia
Ene begiek
Propostas para a definição do exilio
Hemen gaude
Giltzak
Não es tu, faculdade de sentir
Esperantza
Geografia
Besamotzaren besoa
Propostas para a definição do exilio
Errua
Zoroetxeko harresia
Anaren hiri arraroa
Katuen kantua
Txalupa
Banku atrakatzaileak
Alegrantziaren aldeko konjura
Eguna
Bederatzi te kikara basamortu ertzean
Non dago gure askatasuna?
Belengo albistiek
Ene begiek
Kontserba fabrikaren aurrean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Ander Perez: «Habanan jardungo du Sarrionandiak, euskal irakurle lanetan unibertsitatean», Berria, 2016-11-03.
  2. a b Jose Goitia: «Joseba Sarrionandia: “Argazkiarekin, espero dut espektakuluaren gizarteari zor diodan zerga ordaintzea”», ZuZeu, 2016-11-20.
  3. a b Oier Aranzabal: http://zuzeu.eus/euskal-herria/joseba-sarrionandia-argazki-batean-preso/ «Joseba Sarrionandia, argazki batean preso»], ZuZeu, 2016-11-19.
  4. Euskal idazleak = Basque Writers = Escritores en lengua vasca. Euskal Editoreen Elkartea ISBN 84-7086-357-6..
  5. Euskaltzaindia. Organigrama -> Euskaltzain urgazleak. .
  6. «Una tesis de la UPV analiza por primera vez las traducciones de Sarrionaindia» El País 2011-11-26.
  7. Sarrionandiaren beste sormen-lanak, Basque Research
  8. Rubio Iturria, Miren. (2021). «Pilare Baraiazarrari elkarrizketa» jakin (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  9. Sarrionaindia, Joseba. (2019). Airea ez da debalde. Pamiela, 61-62 or. ISBN 978-84-9172-135-2..
  10. «1985: Cronología» Argia.
  11. cadenaser.com. (2011-10-03). Los delitos de Joseba Sarrionandia han prescrito. .
  12. EiTB. (2011-10-3). Joseba Sarrionandia, ihes eginda dagoen idazle baten biografia. .
  13. EiTB. (2011-10-3). Joseba Sarrionandia, euskarazko saiakera Literatura saria. .
  14. «Sarrionandia no tiene causas pendientes que justifiquen la retención del importe del premio» Gara 2011-11-22.
  15. «Joseba Sarrionandia Iurretara bueltatu da lau hamarkadaren ostean - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  16. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-04-22). «Ongietorri mezuak Joseba Sarrionandiari sare sozialetan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  17. Berria. «Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  18. «Olatu arteko txalupa arraroa» www.victoriaeugenia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  19. Zubimendi, Joxe Ramon. (1998). Euskal idazleak = Basque writers = Escritores en lengua vasca. Euskal Editoreen Elkartea, 58 or. ISBN 84-89923-08-6..
  20. (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (). «Las hojas que nos trae el otoño» El Correo: 52..
  21. Onaindia, Markel. (2023-02-21). «Habanara itzuli da Joseba Sarrionandia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  22. https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20191202/airea-ez-da-debalde-sarrionandiaren-bigarren-gaukaria
  23. Aiora JAKA IRIZAR - Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan. Iker-28 - Euskaltzaindia. 2021. 978-84-95438-86-7
  24. Sarrionaindia, Joseba. (1976-1980). «Anaitasuna aldizkaria - Bilaketa emaitzak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  25. sarrionandia kritiken hemeroteka » Bilaketa. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  26. Etxeberria, Hasier. (2002). Bost idazle. Alberdania ISBN 84-95589-41-9. PMC 433302856. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  27. Mintegi, Laura. «Nor bere egoerak bizi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  28. Iturralde, Joxemari. «Gaur ez dut ezer ikusi» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  29. Arrese, Gorka. «ZURE ONDOAN KOBLAKA» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  30. Berria. «Nola irakurri du Sarrionandia haren osteko belaunaldiak?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  31. Astiz, Iñigo. «Sarrionandia: eta itzuli izan balitz, zer?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Joseba Sarrionandia