Josepa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josebe» orritik birbideratua)
Josepa
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorria Euskalduna
Antzeko izenak Josefa, Josèphe, Josèphine

Josepa ohiko emakumezko izena izan da Euskal Herrian, erdara hurbiletako Josefa, Josèphe eta Josèphine izenen parekidea. Josefa forma ere ontzat ematen du Euskaltzaindiak, eta baita Josebe izen sabindarra, Deun-ixendegi euzkotarrean jasotakoa. Euskaltzaindiak Joxefina hipokoristikoa ere aipatzen du[1], eta ildo bereko forma asko erabili izan dira: Joxepi, Joxepita, Oxepa, Oxepita...[2]

Ohitura da Lesakan (Nafarroa), ezkongai dauden neskei honela kantatzea[1]:

"Josepa andrea eramain duenak / diruak behar lituzke / Diruak ere baditugu eta / hortaz hautatzen gaituzte".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Josefa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  2. Salaberri Zaratiegi, Patxi. (1959- ). (). Izen ttipiak euskaraz. Euskaltzaindia = Real Academia de la Lengua Vasca, 74 or. ISBN 9788495438508. PMC 651129035. (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.