Josef I.a Habsburgokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josef I.a Habsburgokoa
Joseph I Holy Roman Emperor 002.jpg
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea


printze hautesle

Bizitza
Jaiotza Viena1678ko uztailaren  26a
Herrialdea  Austria
Talde etnikoa Austriarra
Heriotza Viena1711ko apirilaren  17a (32 urte)
Hobiratze lekua Imperial Crypt Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: Baztanga
Familia
Aita Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Ama Eleonor Magdalene of Neuburg
Ezkontidea(k) Amalia Gilemina Brunswick-Lüneburgekoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Habsburgo
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta monarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Josef I.a Habsburgokoa[1] (Viena, 1678ko uztailaren 26a - Viena, 1711ko apirilaren 17a) 1705-1711 urteetan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Austriako artxidukea eta Kroaziako zein Bohemiako erregea, 1690-1711 bitartean Alemaniako erregea (Erromatarren erregea) eta 1687-1711 bitartean Hungariako erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josef I.a, umetan

Leopoldo I.a enperadorearen eta bere hirugarren emazte Eleonor Magdalena Neuburgekoaren semea zen. 1699an, Amalia Wilhelmina Braunschweig-Calenbergekoarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. 1705ean, Leopoldo I.a aitaren ondorengo enperadore-kargua hartu zuen.

Bere anaia Karlos artxidukeak Espainiako tronua lortzeko zituen asmoen aldeko politika egin zuen[2]. 1708an, Hungarian, Ferenc II.a Rákóczi buru zuen matxinada bat menderatu ahal izan zuen.

Karlos artxidukea izan zen haren ondorengo enperadorea Germaniako Erromatar Inperio Santuan, Karlos VI.a izenarekin. Gertaera horrek Utrechteko Ituna eta Espainiako Ondorengotza Gerraren amaiera ekarri zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josef I.a Habsburgokoa Aldatu lotura Wikidatan