Edukira joan

Josefa Ganuza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefa Ganuza

Josefa Ganuza, bere ezkontzan.
Bizitza
JaiotzaDonostia1912ko irailaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2002ko maiatzaren 10a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Telesforo Monzon
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta etxekoandrea

Maria Josefa Ganuza Lardizabal (Donostia, Gipuzkoa, 1912ko irailaren 8a - 2002ko maiatzaren 10a) etxekoandrea eta ekintzailea izan zen. Olaso Dorrea Fundazioaren sortzaileetako bat.[1]

Gurasoak Vicente Ganuza Cerecera eta Ana Maria Lardizabal Valenzuela izan zituen. Telesforo Monzon senarra izan zuen.[2] 1935eko maiatzaren 24an ezkondu ziren Eskoriatzako San Pedro parrokian. Ospakizuna Ganuzatarren familiako Gaztañadui jauregian egin zen eta alfonbra gorria ipini zuten elizatik bertaraino.[3][4]

Gerra Zibilean erbesteratu behar izan zen. 1941ko azaroaren 19an Veracruzera heldu zen, Mexikora. Madrilen, Bilbon, Donibane Lohizunen, Parisen, Bruselan, Bartzelonan, Casablancan, Dakarren, Mexikon eta New Yorken bizi izan ziren elkarrekin[5].

Josefa Ganuzak Isidro eta Maria Dolores bere kuniatuekin batera 2021ean ekin zion Telesforo Monzon hil ondoren sortutako Olaso Dorrea Fundazioa berritzeko prozesuari. Monzonen beraren nahiari erantzunez, alegia, Olaso Dorrea, bere biblioteka eta artxiboarekin, Euskal Herriari eta Bergarari uztea.[6]

Errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Euskaltzaindia se hará cargo del valioso patrimonio de archivos y bibliotecas de la Fundación Torre Olaso» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-03-19).
  2. «Ganuza Lardizabal, María Josefa (1912-2002)», PARES, Portal de Archivos Españoles.
  3. «Gaztañadui jauregia, Ganuzatarren etxea bezala ezaguna - Eskoriatza» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-04-17).
  4. «Bilaketaren emaitzak boda monzon ganuza» Gure Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-04-17).
  5. Urteaga, Eguzki. (2019). Reseña Bibliográfica: Sudupe, P. (2018): Telesforo Monzon. Aristokrata Abertzalea. Euskal Herriko Unibertsitatea, Soziologia eta Gizarte langintza saila, 1-13 or..
  6. Naiz. (2024-12-11). «Olaso Dorrearen museoa eta artxiboa gorpuzteko funtsak biltzeko kanpaina abiatu du Fundazioak» naiz: (kontsulta data: 2025-03-29).
  7. «Amaia Zubiriak Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei saria jasoko du ostegunean, Bergaran» EITB 2025-03-24 (kontsulta data: 2025-03-27).
  8. Iridoy Alzelai, Urko. (2025-03-27). «Amaia Zubiriak jasoko du 2025eko Monzon-Ganuza saria» Berria (kontsulta data: 2025-03-27).
  9. (Gaztelaniaz) Olasodorrea Fundazioa | 2025 Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria ordezkatzen duen obra artistikoa eskainiko duen artista gaztea aukeratuko da. (kontsulta data: 2025-03-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]