Josefina Samper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefina Samper

(2008)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosefina Samper Rojas
JaiotzaFondón1927ko maiatzaren 8a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril2018ko otsailaren 13a (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Marcelino Camacho  (1948ko abenduaren 22a -  2010eko urriaren 23a)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta militante politikoa
KidetzaLangile Komisioak
Movimiento Democrático de Mujeres (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Josefina Samper Rojas ( Fondón, Almeria, 1927ko maiatzaren 8a - Madril, 2018ko otsailaren 13a ) espainiar sindikalista izan zen .

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita meatzaria zen. Josefinak 3 urte zituenean bere aita Oranera, Aljeria, joan zen, eta gainerako familia urtebete geroago joan zen. [1] Amak etxeetan arropak garbitzen lan egiten zuen bitartean Josefinak bere ahizpa zaintzen lan egin zuen. Gero, Josefina prakagile bezala lan egitera joan zen jantzi tailer batera.

Militantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urterekin Gazte Sozialisten Batasunean hasi zen eta 14 urterekin PCEn sartu zen Santiago Carrilloren anaia zen Roberto Carrilloren eskutik.

Alderdiko kide gisa, Josefina Popular Spain argitalpen klandestinoaren banaketan parte hartu zuen. Auzoko umeak ere antolatu zituen, poliziak ezkutuko errepublikanoen bila etortzen ziren bakoitzean danbor latak erabiliz ohartarazteko. Halaber, bere familia ekonomikoki mantentzen laguntzeko raffia-zko zapatilak ekoiztera dedikatutako kooperatiba moduko bat sortu zuen. Kooperatiba honetan lan egin zuten baita ere beste familia askok, gehienak emigrante politikoak. Josefina raffia lortzeaz arduratzen zen. irabaziak egindako zapatila kopuruaren arabera banatzen zituen, eta Josefina bera izaten zen irabazi txikienak izaten zituena. [2]

Josefina Samper eta Marcelino Camacho elkarrekin borrokan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944an, beste emakume batzuekin batera, etorkin eta iheslari politikoentzako laguntza-taldea osatu zuen. Kontzentrazio eremutik ihes egindako hiru presoentzako jatordua antolatzeko agindua jaso zuen alderdiaren aldetik. Horrela ezagutu zuen Marcelino Camacho [2]. 1948ko abenduaren 22an ezkondu ziren elkarrekin eta bi seme-alaba izan zituen bikoteak, Yenia eta Marcel. 1957an, Marcelinoren indultuaren ondoren, erbestetik itzuli eta Madrilgo Carabanchel auzora joan ziren bizitzera. Bikoteak, klandestinitatean lan politiko eta sindikalean jarraitu zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko otsailaren 13an zendu zen Josefina Samper Madrilen 90 urte zituela. Hil ondoren, hainbat erakundek, Espainiako Alderdi Komunistak, Ezker Batuak eta Langileen Batzordeak, besteak beste, goraipatu eta gogorarazi zuten Samperrek eskubide sozial, laboral eta politikoen alde egindako borroka.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josefina Samper eta Yenia Camacho 2012ko martxoaren 23an. Josefina eta Marcelino Camacho-ri omenaldia egin zioten Albaceten

2016an Andaluziako Domina eman zioten .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Entrevista personal con Josefina Samper y Yenia Camacho Samper, el 23 de marzo de 2012
  2. a b .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]