Josep Benet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Josep Benet
Josep Benet i Morell portrait.jpg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

1980ko apirilak 10 - 1984ko martxoak 20
Barrutia: Barcelona
Hautaketa: Q8774386
Espainiako senataria

1979ko martxoak 1 - 1982ko abuztuak 31
Barrutia: Barcelona
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako senataria

1977ko ekainak 15 - 1979ko martxoak 26
Barrutia: Barcelona
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Cervera1920ko apirilaren 14a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Sant Cugat del Vallès2008ko martxoaren 25a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea 1945) Q691532
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak historialaria, enpresaburua, politikaria, abokatua eta editorea
Lantokia(k) Bartzelona
Lan nabarmenak Q33062797
Jasotako sariak
Kidetza Q3729194
Q20105295
Zerbitzu militarra
Gatazka Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa independent politician
Kataluniako Batasun Demokratikoa

Josep Benet i Morell (Cervera, Lleida, Katalunia, 1920ko apirilaren 14a - Sant Cugat del Vallès, Katalunia, 2008ko martxoaren 25a) abokatua, politikaria eta historialaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta auzipetu askoren defentsa egin zuen frankismoaren garaiko gerra-kontseilu askotan. 1969-1971 urteetan, Kataluniako alderdi ezkertiarrak eta nazionalistak biltzen zituzten zenbait erakunde sortzen lagundu zuen, hala nola Taula Rodona, Forces Polítiques de Catalunya eta Assamblea de Catalunya.

1977ko hauteskundeetan L´Entesa dels Catalans koalizioko senatari aukeratu zuten, eta Estatut de Catalunya idatzi zuen batzordeko kidea izan zen. PSUC alderdiak Generalitateko lehendakari izateko aurkeztu zuen 1980ko hauteskundeetan, eta Kataluniako Legebiltzarreko parlamentari hautatu zuten. Montserrateko Abadiako Germinabit argitalpena zuzendu zuen 1957-1962 urteetan. 1969an Edicions Catalanes, de París sortu zuen Jordi Pujolekin batera.

XIX. eta XX. mendeetako historiari buruzko liburuak idatzi zituen, hala nola Maragall i la Setmana Trágica (1963), El moviment obrer durant el bieni progresita: 1854-1856 (1976) eta Catalunya sota el régim franquista (1973).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]