Josep Maria Flotats

Wikipedia(e)tik
Josep Maria Flotats i Picas» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Josep Maria Flotats
Josep Maria Flotats
Muriel Casalsekin batera 2015ean
Datu pertsonalak
Izen osoa Josep Maria Flotats i Picas
Jaio 1939ko urtarrilaren 12a (77 urte)
Bartzelona (Katalunia)
Bikotekidea(k) Angela "Tita" Bacaicoa
Lanbidea Aktorea
Lan nabarmenenak A un dios desconocido
La maffia
IMDB IMDBko fitxa

Josep Maria Flotats i Picas (Bartzelona, Katalunia, 1939ko urtarrilaren 12a) katalanezko antzerki-antzezle eta zuzendaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasle garaian hasi zen antzezlan txikiak antzezten. Beka batek lagunduta, Estrasburgoko Antzerki Eskola Nazionalean ikasi zuen hiru urtez. Ondoren, Paris hartu zuen bizilekutzat, eta hainbat konpainiarekin lan egin zuen. Besteak beste, sari hauek jaso zituen Frantzian: 1970ean, Gérard Philipe saria, eta, 1980an, Frantziako Antzezlerik Onenaren saria. 1981etik 1983ra, Comedie Française antzokiko pensionnaire edo aktore finko izan zen. Kataluniara itzuli zenean (1984), Companyia Flotats konpainia sortu zuen. Antzerki-talde horrek katalanez antzeztu du beti: Cyrano de Bergerac (1985), Per un sí, per un no (1986), El despertar de la primavera (1986), Lorenzaccio (1988), El misàntrop (1989) eta Tots assajant Don Juan (1993). 1995ean, Kataluniako Antzoki Nazionala sortu zuen. Telebistan eta zineman ere egin ditu lanak: Pim, pam, pum, fuego (Pedro Olea), Jo, papá (Jaime de Armiñán), Le premier amour (1991), El largo invierno del 39 (Jaime de Armiñán) eta Boca a boca (1995). 1998an, Madrila aldatu zen, eta Yasmina Producciones Artísticas S.L. antzerki-ekoiztetxea sortu zuen, gero Taller 75 S.L. izena hartuko zuena. Urte hartan, Yasmina Rezaren Art komedia zuzendu eta antzeztu zuen, eta kritika onak izan zituen. 2001ean, eszenako zuzendari izan zen lehenbizikoz Madrilgo Teatro Realen Mozarten Così fan tutte operarekin, zeina Bartzelonako Liceura eraman baitzuen 2003an. Arte Eszenikoen Max sari bat baino gehiago eman dizkiote. Espainiako Antzerkiko Sari Nazionala eman zion 1989an Kultura Ministerioak, eta Kataluniako Interpretazioaren Sari Nazionala, Kataluniako Generalitateak.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]