Joseph-Louis Lagrange

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph-Louis Lagrange.

Joseph-Louis Lagrange (Torino, 1736ko urtarrilaren 25a - Paris, 1813ko apirilaren 10a) italiar eta frantziar jatorriko matematiko eta astronomoa da, analisi matematikoan, mekanika klasikoan eta zerutiar mekanikan ekarpen nabarmenak egin zituena. Garrantzitsua da bere Mécanique analytique liburuan.

1755. urteaz geroztik irakasle izan zen Turin-en eta 1766. urtean Berlingo Akademian Euleren ordez sartu zen; harekin batera ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren arlo askotan. Mekanika teorikoan oinarrizkotzat hartzen diren ikerketak ere egin zituen, besteak beste. Aldakuntzen kalkuluan, zenbakien teorian, aljebran eta probabilitateen kalkuluan egin zituen ikerketak halaber garrantzi handikoak dira. Aipagarria da 1788. urtean fisika teorikoari buruz idatzi zuen Mécanique analytique liburua.

Lagrangeren funtzioa (L)

Mekanika teorikoan, energia zinetikoaren (T) eta potentzialaren (V) arteko diferentzia adierazten duen funtzioa da: L=T-V. Koordenatu orokortuen funtzioan adierazten da.

Lagrangeren ekuazioak

Mekanika analitikoaren oinarrizko ekuazioak dira. Partikula sistema baten energia zinetikoa (T), koordenatu orokortuak (qi), indar orokortuak (Qi) eta denbora (t) erlazionatzen dituen ekuazioak dira. Sistemaren askatasun gradu bakoitzeko ekuazio bat izaten da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph-Louis Lagrange Aldatu lotura Wikidatan