Joseph Bertrand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joseph Bertrand
Bertrand.jpg
seat 40 of the Académie française Itzuli

Bizitza
Jaiotza Paris1822ko martxoaren 11
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris eta Budapest1900eko apirilaren 5a (78 urte)
Familia
Aita Alexandre Jacques François Bertrand
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa École Polytechnique Itzuli
Lycée Saint-Louis Itzuli
Mines ParisTech Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Désiré André Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, ekonomialaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k) École normale supérieure
Lycée Saint-Louis Itzuli
Collège de France  (1862 -  1900)
Jasotako sariak
Influentziak Carl Friedrich Gauss
Kidetza Royal Society
Société Philomathique de Paris Itzuli
Frantses Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Société de l'histoire de France Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino

Joseph Louis François Bertrand (Paris-1822ko martxoak 11-1900eko apirilak 5) zenbakien teoria, geometria diferentziala, probabilitate kalkulua eta termodinamikaren esparruetan lan egin zuen frantziar matematikari eta ekonomialari bat izan zen.

Irakaslea izan zen École Polytechnique eta Collège de Francen, non meatze ingeniari bezala graduatu zen. Frantziako Zientzien Akademiako kide ere izan zen, non 18 urtez (1856-1874) idazkari iraunkor kargua bete zuen. Berak, 1845ean, n>3 bakoitzarentzako n eta 2n-2ren artean behintzat zenbaki lehen bat bazegoela proposatu zuen. Pafnuti Chebyshovek aieru hau demostratu zuen, gaur egun Bertranden postulatua bezala ezagutzen dena, 1850ean. Probabilitatearen esparruan Bertranden paradoxa bezala ezagutzen den paradoxa bategatik ere ezaguna da.

Ekonomiaren esparruan ere egin zituen ekarpenak. 1883an Léon Walrasen Théorie mathématique de la richesse sociale liburuari eginiko kritika bat argitaratu zuen, non tâtonement prozesua gezurtatzen zuen, benetan desoreka egoeretan elkar trukaketak gertatzen direla argudiatuz, arrazoi honegatik prezioetan ziurgabetasuna kontutan har daitekeelarik. Erabilgarritasuna maximizatzearen printzipioa ere gezurtatu zuen, merkatariak, izatez, diru mozkinetan interesatuak daudela argudiatuz, eta ez erabilgarritasunean.

1838an Antoine Augustin Cournoten monopolioen teoria ere berrikusi zuen, eta erabilitako prozedura aljebraikoa okertzat jo zuen. Duopolistak prezioetan lehiatzen direla uste izan zuen, eta ez kopuruan, eta lehiakidetza asketik gertuko amaierako oreka prezio bat ebatzi zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Traité élémentaire d’algèbre, 1851
  • Traité de calcul différentiel et de calcul intégral, 1864-70,
  • Rapport sur les progrès les plus récents de l’analyse mathématique, 1867
  • Théorie des Richesses: revue de Théories mathématiques de la richesse sociale par Léon Walras et Recherches sur les principes mathématiques de la théorie des richesses par Augustin Cournot, 1883, en Journal des Savants
  • Thermodynamique, 1887.
  • Leçons sur la théorie mathématique de l’électricité, 1890
  • Eloges Academiques, 1902
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Bertrand Aldatu lotura Wikidatan