Joseph Boussinesq
Joseph Valentin Boussinesq (1842-1929) fluidoen mekanikan espezializatutako matematikari eta fisikari frantziarra izan zen.
Bizitza eta lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Béziers eta Montpellier arteko herri txiki bateko nekazari xume baten semea, Boussinesq gazteak bere aitaren etxea utzi zuen azken hiri honetara goi mailako ikasketak egiteko, bere aitaren nahiaren aurka familiaren baserria ustiatzen jarraitzeko. 1861ean Montpellierreko Unibertsitatean lizentzia lortu zuen. Hurrengo urteetan Agde-n, Vigan eta Gap-en bigarren hezkuntzako irakasle izan zen, 1867an Parisko Zientzien Fakultatean doktoretza lortu zuen arte. [1]
Data horretatik aurrera, Saint-Venant, ingeniari entzutetsuak, berari erreparatu eta babestu egin zuenean, unibertsitateko irakaskuntza eta ikerkuntza ibilbideari ekin zion. [1] Lehenik eta behin fisikako lizentzia lortu eta gero Lilleko Unibertsitatean kalkulu irakasle izendatu zuten (1873), kargua izan zuen 1886ra arte, Frantziako Zientzien Akademiako kide hautatu eta Parisera joan zen arte. Sorbonan ere katedra desberdinak hartuko ditu (Mekanika, Fisika Teorikoa eta Probabilitatea). [2]
Boussinesq-en lanen gehiengoak fluidoen dinamika eta hidraulika lantzen ditu. [3]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Darrigol, Olivier. (2017). «Joseph Boussinesq's legacy in fluid mechanics» Comptes Rendus Mécanique Vol. 345, Num. 7: 427-445. doi:. ISSN 1631-0721..
- Zerner, Martin (1994). «Origine et réception des articles de Boussinesq sur le déterminisme». En Santiago Garma, Dominique Flament, Víctor Navarro Brotons (eds.), ed. Contra los titanes de la rutina (en francés). Comunidad de Madrid / CSIC. pp. 319-334. ISBN 84-451-0762-3.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F., «Joseph Boussinesq» (en inglés), MacTutor History of Mathematics archive, Universidad de Saint Andrews, http://www-history.mcs.st-andrews.ac.uk/Biographies/Boussinesq.html . (Ingelesez)
- Félix, Lucienne. (2008). Boussinesq, Joseph Valentin. (kontsulta data: 25 de septiembre de 2017).
- Parreau, M.. (1996). Joseph Valentin BOUSSINESQ (1842 - 1929). (kontsulta data: 25 de septiembre de 2017).