Joseph Cugnot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cugnoten lurrunezko automobila, 1771ko modeloa

Ingeniari frantsesa (Void, Lorrena, 1725 - Paris, 1804). 1770. urtean lurrunez zebilen automobila asmatu zuen, lau pertsona batera garraiatzeko gauza zena. Fardier edo Cugnoten ibilgailua izeneko ibilgailua gauzatu zuen urtebete geroago. Pistoien txandakako higidura zuzena, bira jarraiko higidura bilakatzea lortu zuen lehena izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]