Joseph Hanson Kwabena Nketia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joseph Hanson Kwabena Nketia
Bizitza
Jaiotza Mampong Itzuli1921eko ekainaren  22a
Herrialdea  Ghana
Heriotza Akkra2019ko martxoaren  13a (97 urte)
Hezkuntza
Heziketa SOAS University of London Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, musikologoa, ethnomusicologista Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) University of Ghana Itzuli
Jasotako sariak

Joseph Hanson Kwabena Nketia (Mampong, Ghana, 1921eko ekainaren 22a - Akkra, 2019ko martxoaren 13a) afrikar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akropongen ikasi zuen, Robert Danso musikari eta organistarekin. Ghanako akan tribuaren hizkuntzako (twi) ehunka kanta transkribatu eta argitaratu ditu. Hizkuntza horretako eskolak eta musikako eskolak eman ditu Akropongo Eskolan.

Londresen beka bat lortu zuen, eta, hizkuntzalaritza modernoa ikasteaz gainera, pianoa, harmonia eta kontrapuntua ere ikasi zituen han. Jaioterrira itzuli ondoren, Hizkuntza Departamentuan hasi zen lanean. 1942an, musika-lanak idazten hasi zen, eta abesbatzetarako hainbat kanta egin zituen. Ghanako Unibertsitateko Soziologia Departamentuak Afrikako Ikerlanen Adiskide izendatu zuen 1952an. Harrezkero, hainbat lekutan ibili da: Nigerian, Ekialdeko Afrikan, Estatu Batuetan eta Jamaikan, besteak beste.

Ikerketa ugari egin ditu, musika eta hizkuntza uztartuz. Pittsburgheko Unibertsitatean, musika-irakaslea izan da. Egindako ikerketen emaitza gisa, hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu: Akan jendearen heriotza-kantak (1955), Musika afrikarra Ghanan (1962), Mendebaldeko Afrikako musikaren historia eta antolaketa (1962), Danborrak Ghanako akan komunitateetan (1963), Ghanako folk-kantak (1963), Afrikako jainkoak eta musika (1970) eta Akan jendearen historia eta kultura (1982).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]