Joseph Mallord William Turner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joseph Mallord William Turner
Turner selfportrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Covent Garden1775eko apirilaren 23a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Cheyne Walk1851ko abenduaren 19a (76 urte)
Hezkuntza
Heziketa Royal Academy of Arts
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Joshua Reynolds
Thomas Malton
Lanbidea
Lanbidea margolaria
Lan nabarmenak The Fighting Temeraire tugged to her last Berth to be broken up
Fishermen at Sea
The Battle of Trafalgar
Euria, lurruna eta abiada
The Slave Ship
Snow Storm: Hannibal and his Army Crossing the Alps
Crossing the Brook
Chichester Canal (painting)
Sunrise with Sea Monsters
Light and Colour (Goethe's Theory) – The Morning after the Deluge – Moses Writing the Book of Genesis
The Burning of the Houses of Lords and Commons
Calais Pier
Influentziak Claude Gellée eta Thomas Girtin
Kidetza Royal Academy of Arts
Mugimendua erromantizismoa
Genero artistikoa marine arta
IMDb ch0383182
William turner.svg

Joseph Mallord William Turner (Londres, Ingalaterra, 1775eko apirilaren 23a1851ko abenduaren 19a) Ingalaterrako margolari erromantikoa izan zen, aitzindaria paisaien lanketan. Bere margolanek kolorea eta argia jorratzeko ausardia berritzailea dute bereizgarri; Turnerrek "argiaren margolari" goitizena jaso zuen, hain zuzen ere. Hori dela eta, John Constable garaikidearekin batera, inpresionisten aurrekaritzat jotzen da gaur egun.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1789. urtean Royal Academy Arte Ederretako akademian onartu zuten, eta, bost urte geroago, grabatzaileentzako marrazkiak egiten hasi zen. Haren lehen paisaia arrakastatsuek, olioz eta akuarelaz eginak, Richard Wilson ingelesaren eragina erakusten dute. 1802. urtean akademiako kide egin zuten. Urte haietan bidaia ugari egin zituen, eta, Parisko egonaldian, frantses eta italiar maisu barrokoak aztertzeko egokiera izan zuen. Horren ondorioa izan zen Dido Kartago eraikitzen lan ikusgarria.

XIX. mendearen hasieran, halaber, gaztelu eta jauretxe ugari pintatzeko mandatuak jaso zituen (Linlithgow, Somer Hill, Tunbridge), eta aukera horretaz baliatu zen kolore eta argiarekin jolastu eta probak egiteko (Merkataritza itsasontzi baten hondoratzea).

1838. urtean utzi egin zuen Royal Academy eskolan zuen irakasle postua, eta Europan zehar bidaiatzeari eta koadroak pintatzeari ekin zion buru-belarri.

Bere bizitzako azken urteetan kolorea eta argitasuna landu zituen nagusiki: Egunsentia Norham gazteluan, Izukaitza ontzia desegiteko bidean eta Euria, behe lainoa, abiadura. Turnerren ospea murriztuz joan zen errealismoa nagusitzen zihoan neurrian, baina John Ruskin ingeles kritikariak eta inpresionistek goraipatu egin zuten Turnerren pintura, eta XIX. mende bukaerarako oso preziatuak ziren haren lanak.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Mallord William Turner Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]