Joseph Marie Jacquard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Marie Jacquard
Jacquarden ehungailua

Frantses asmatzailea (Lyon, 1752 - Oullins, 1834), bere izena duen ehungailua asmatu zuena. Aldaketa handiak eragin zituen ehungintzan, eta ehungailu automatikoen oinarriak ere ezarri zituen. Lehenengo prestaketak 1790ean egin zituen, baina Frantziako Iraultza iritsi zenean bertan behera utzi zituen ahalegin haiek. 1805ean asmatu zuen bere izena izango zuen ehungailua; 1806an, tresna jabetza publikokoa izango zela deklaratu zuen gobernuak. Hasieran, lanpostuak galtzeko beldurrez, aurkakoak izan zituen Jacquarden asmaketa horrek, eta Lyongo ehuleek makinak erre zituzten. Dena den, 1812an mota honetako 11.000 ehungailu erabiltzen ziren Frantzian, eta 1820. urte inguruan Ingalaterrara zabaldu ziren.

Jacquarden ehungailua ehundegietako mekanismoa da, irazkiko hariei eragiteko eginkizuna duena, eta ehunean nahi diren marrazkiak egiteko aukera ematen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Marie Jacquard Aldatu lotura Wikidatan