Joseph Meister
Joseph Meister | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 18. barrutia, 1876ko otsailaren 21a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1940ko ekainaren 24a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria |
Heriotza modua | suizidioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | atezaina |
Enplegatzailea(k) | Pasteur Institutua |
Joseph Meister (Paris, 1876ko otsailaren 21a- Paris, 1940ko ekainaren 24a) amorruaren txertoa lehenengoz hartu zuen gizakia izan zen, eta infekzio horri arrakastaz aurre egin zion lehena ere. 1885ean, umea zela, zakur amorratu batek koska egin zion, eta amorruz hiltzera kondenatuta zegoela zirudienean, Louis Pasteur zientzialariak amorruaren aurka prestatzen ari zen txerto berria Joseph txikiarekin probatzea erabaki zuen. Tratamenduak arrakasta izan zuen eta umeak ez zuen amorrua garatu [1].
Pasteurren tratamendua amorruaren birus moteldu batekin egindako txertoan zetzan. Egunero txertoaren injekzio bat jarri zion Pasteurrek umeari, 10 egunetan. Tratamendu horren arrakastaren oihartzuna egundokoa izan zen, eta horri esker Pasteur Institutuaren sorrera bideratu zen.
Urte batzuk geroago, heldua zela, Joseph Meister Pasteur Institutuan lanean aritu zen, zaindari bezala. Bertan lan egin zuen hil arte. Bere buruaz beste egin zuen naziak Parisen sartu eta gutxira, 1940ko ekainaren 16an.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ René Dubos Louis Pasteur: Freelance Of Science, Little, Brown and Company, 1950
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) The life and death of Joseph Meister