Joseph Pholien
Itxura
Joseph Clovis Louis Marie Emmanuel Pholien (Lieja, 1884ko abenduaren 28a - Brusela, 1968ko urtarrilaren 4a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1950etik 1952ra.
Belgikako armadako teniente graduarekin esku hartu zuen Lehen Mundu Gerran. 1938ko maiatzetik 1939ko otsailera Justizia ministro izan zen Paul-Henri Spaaken gobernuan.
1950eko abuztutik 1952ko urtarrilera bete zuen lehen ministro kargua. Bere agintaldian Leopoldo III.a erregearen abdikazioa eta bere seme Balduinen tronurako igoera gertatu ziren. Belgikako tropek ere esku hartu zuten Koreako Gerran, Nazio Batuen agindupean.