Edukira joan

Joseph Ponniah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Ponniah
1. elizbarrutiko apezpiku

2012ko uztailaren 3a - 2024ko abuztuaren 19a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Batticaloa (en) Itzuli
apezpiku titular

2008ko otsailaren 19a - 2012ko uztailaren 3a
Henri Salina (en) Itzuli - Alberto Germán Bochatey (en) Itzuli
Elizbarrutia: Mons in Mauretania (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

2008ko otsailaren 19a - 2012ko uztailaren 3a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Trincomalee (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaThannamunai (en) Itzuli1952ko urriaren 12a
Herrialdea Sri Lanka
Heriotza2025eko maiatzaren 19a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Peradeniya (en) Itzuli
Pontifical Urbaniana University (en) Itzuli
University of Jaffna (en) Itzuli
St Joseph's College, Trincomalee (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Joseph Ponniah (tamileraz: யோசப் பொன்னையா; Thannamunai, 1952ko urriaren 12a – Batticaloa, 2025eko maiatzaren 19a)[1] srilankar elizgizon katolikoa izan zen. 2008tik 2012ra Trincomalee-Batticaloako apezpiku laguntzailea izan zen eta 2012tik 2024ra Batticaloako ordinarioa.[2][3]

Ponniah 1952ko urriaren 12an jaio zen, Zeilango ekialdean, Thannamunain.[3][4] Trincomaleeko San Jose apaizgaitegi txikian eta San Jose unibertsitatean ikasi zuen.[5][6] Tiruchirappalliko San Paulo apaizgaitegian filosofiako lizentziatura egin zuen eta Poonahko apaizgaitegi nazionalean teologiako lizentziatura.[5][6] Gainera, Arte lizentziatura egin zuen Peradeniyako Unibertsitatean, teologia biblikoko lizentziatura Urbaniana unibertsitatean (1993) eta zibilizazio Kristauko filosofia doktoretza Jaffnako Unibertsitatean.[5][7][8]

1980ko apirilaren 30ean apaiztu zen.[3][4] Batticaloako Santa Maria konkatedralean (1980-1982), Vaharain, Veechchu Kalmunain eta Ayhiyamalain aritu zen.[5][8] 1993tik 1996ra Batticaloako apaizgaitegi txikiko errektorea izan zen, eta 1996tik 2001era Ampitiyako apaizgaitegi nazionalean irakatsi zuen.[5][6][8] Gero Thandavanveliko parroko (2001-2006) eta Trincomalee-Batticaloako elizbarrutiko bikario jeneral (2006-2008) gisa aritu zen.[5][8] Sri Lankako Ekialdeko Unibertsitatean ere eman zituen hitzaldiak.[7] 2008ko otsailearen 19an Trincomalee-Batticaloako apezpiku laguntzaile izendatu zuten eta maiatzaren 24an ordenatu zuten Santa Maria konkatedralean.[3][4] 2012ko uztailaren 3an Benedikto XVI.a aita santuak Batticaloako apezpiku izendatu zuen.[3][4] 2024ko abuztuaren 19an dimisioa eman zuen eta 2025eko maiatzaren 19an hil zen.[3]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «First Bishop of Batticaloa Diocese passes away» Sunday Times 2025-05-20 (kontsulta data: 2025-05-24).
  2. (Ingelesez) «Resignation of bishop of Batticaloa, Sri Lanka» Bulletin of the Holy See 2024-08-19 (kontsulta data: 2025-05-24).
  3. a b c d e f g (Ingelesez) «Bishop Joseph Ponniah †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-05-24).
  4. a b c d (Ingelesez) «Bishop Ponniah» Union of Catholic Asian News (kontsulta data: 2025-05-24).
  5. a b c d e f (Ingelesez) «New Auxillary Bishop appointed for East» TamilNet 2008-02-26 (kontsulta data: 2025-05-24).
  6. a b c (Ingelesez) Perera, Nimal I. «New bishop in Trinco-Batticaloa: "hope" beyond the war» AsiaNews 2008-02-21 (kontsulta data: 2025-05-24).
  7. a b (Ingelesez) «Rev. Fr. Ponniah Joseph new Auxiliary Bishop, Trinco-Batticaloa Diocese» Daily News (Sri Lanka) 2008-05-29 (kontsulta data: 2025-05-24).
  8. a b c d (Ingelesez) «A new, Tamil diocese on Sri Lanka's eastern seashore» AsiaNews 2012-09-25 (kontsulta data: 2025-05-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]