Joseph Priestley
Joseph Priestley (Birstall, Mendebaldeko Yorkshire, 1733ko martxoaren 13a - Northumberland, Pennsylvania, 1804ko otsailaren 6a) kimikari eta apaiz anglo-estatubatuarra izan zen, hainbat gasen aurkitzailea, euren artean oxigenoa, izandakoa.
Gas asko garatu zituen bere bizitzan zehar. Eurekin batera gasen ikerketarako tramankuluak asmatu zituen. 1772an landareek behar zuten gasa ikertu zuen. 1774an oxigenoa aurkitu zuen (nahiz eta 1771an Carl Wilhelm Scheelek aurkitu zuen). Amoniakoa, Azido klorhidrikoa, Sufre dioxidoa, karbono monoxidoa eta barrearen gasa aurkitu zituen.
1772an Copley Domina eman zioten bere lanagatik.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Priestley ![]() |
- (Ingelesez)"The Joseph Priestly Society"