Edukira joan

Joseph Werth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Werth

elizbarrutiko apezpiku

2002ko otsailaren 11 -
Jerzy Mazur
Elizbarrutia: Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutia
apezpiku titular

1991ko apirilaren 13a -
Elizbarrutia: Bulna (en) Itzuli
administratzaile apostoliko


Elizbarrutia: Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutia
President of the Conference of Catholic Bishops of the Russian Federation (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKaraganda, 1952ko urriaren 4a (73 urte)
Herrialdea Kazakhstan
Talde etnikoaalemaniarra
Hezkuntza
HeziketaKaunas Priest Seminary (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, apezpiku katolikoa, erregelapeko elizgizona eta apezpikua
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Joseph Werth (errusieraz: Иосиф Иванович Верт, translit.: Iosif Ivanovitx Vert; Karaganda, 1952ko urriaren 4a) alemaniar jatorriko kazakhstandar-errusiar elizgizon jesuita da, 2002az geroztik Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutiko ordinarioa dena.

Joseph Werth apezpikuaren armarria.

Joseph Werth 1952ko urriaren 4an jaio zen Karagandan, Kazakhstanera deportatu zituzten alemaniar-errusiar katolikoen familia batean. 1975eko abuztuaren 15ean, jesuiten ordenako nobiziotza klandestinoan sartu zen Lituanian[1] eta bi urte geroago ordena horretako monje egin zen. 1979an Kaunasko apaizgaitegian ikasten hasi zen.[2]

1983ko maiatazaren 28an diakono ordenatu zuen, eta 1984ko maiatzaren 27an apaiztu zen Kaunasko katedralean.[3] Lituanian urtebete eman ondoren, Aktobera joan zen, eta 1987an Saratov oblasteko Marks hirira.[2]

1991ko apirilaren 13an, Joan Paulo II.a aita santuak Siberiako administratzaile apostoliko eta Bulnako apezpiku titular izendatu zuen. Urte bereko ekainaren 16an apezpiku ordenatu zuten Moskuko San Luis elizan.[3]

1999ko maiatzaren 18an, Siberiako administrazio apostolikoa bi zatitan banatu ondoren, Mendebaldeko Siberiako katolikoen buru bihurtu zen.[3] 2002ko otsailaren 11n, Errusian lau elizbarruti katoliko ezarri zituztenean, Werth Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutiko ordinario izendatu zuten[4], eta 2004ko abenduan bizantziar errituko katolikoen ordinario.[2]

2005eko urtarrilean, Errusiako apezpiku-konferentzia katolikoko presidente izendatu zuten, eta 2008ko martxoan bigarren agintaldirako berrautatu zuten. 2011ko urtarrilean, kargua utzi zion Paolo Pezzi artzapezpikuari.[5] 2014ko otsailaz geroztik, Ekialdeko Elizetarako Dikasterioko kidea da.[6]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Errusieraz) «Епископ Иосиф Верт: «Я счастлив, что родился в католической семье российских немцев»» Сибирская католическая газета 2017-06-16 (kontsulta data: 2025-10-04).
  2. 1 2 3 4 (Errusieraz) «Верт Иосиф Иоганович» Музей «Следственная тюрьма НКВД» (kontsulta data: 2025-10-04).
  3. 1 2 3 4 (Ingelesez) «Bishop Joseph Werth, S.J.» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-10-04).
  4. (Italieraz) «Erezione di Diozesi e di Provincia ecclesiastica nella Federazione Russa e nomine» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2002-02-11 (kontsulta data: 2025-10-04).
  5. (Errusieraz) «Архиепископ Павел Пецци избран председателем Конференции католических епископов России» Римско-католическая Архиепархия Божией Матери в Москве 2011-01-20 (kontsulta data: 2025-10-04).
  6. (Errusieraz) «Владыка Иосиф Верт стал членом Конгрегации Восточных Церквей» Сибирская католическая газета 2014-02-24 (kontsulta data: 2025-10-04).
  7. (Errusieraz) «Владыка Иосиф Верт получил медаль «За вклад в развитие Новосибирской области»» Сибирская католическая газета 2012-09-28 (kontsulta data: 2025-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]