Josetxo Mayor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Josetxo Mayor
Josetxo Mayor.JPG
Bizitza
Jaiotza Donostia1934
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2017ko apirilaren 26a (82/83 urte)
Lanbidea
Lanbidea zaindaria eta basozaina
Lantokia(k) Donostia

Josetxo Mayor Mateo (1934 - 2017ko apirilaren 26a)[1] donostiar pertsonaia izan zen, 1986 urtetik Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna, bere kabuz, inoren laguntzarik gabe eta musu-truk.[2][3] Egindako lan itzela eskertzeko, Donostiako Hiritar Merituari Domina jaso zuen 1995 urtean. Club Vasco de Campingek eta Cangrejo Elkarteak ere omenaldiak antolatu zizkioten.[4]

Josetxo bidea

1986ko irailaren 16an hasi zen lan horretan. Hasieran asteburuetan bakarrik, baina 1997an jubilatu zenetik egunero aritzen zen Uliako bideak zaintzen. Berreskuratu zituen bide nagusiak hauek dira:[5]

  • Pasai San Pedrotik atera eta Donostiaraino doan GR-121 ibilbidearen zatia,[6]
  • Uliako tirotik itsasaldera jaisten den Axeri Errekako bidea,
  • eta, nola ez, Josetxo bidea ("Josetxoren etorbidea" ere deitua), berak kasualitatez aurkitu zuen galtzara moduko bidea, aspaldiko Arrese harrobiko harriak Donostiara eramateko erabiltzen zena (esate baterako, Groseko San Inazio eliza harri horrekin egina da).

2014an Josetxo Mayorri eskainitako erakusketa bat antolatu zuen Cristina Enea Fundazioak Ulia Interpretazio Zentroan. Erakusketan argazkiak eta dokumental bat erakusten ziren, bere lanari omenaldi izan nahi zutenak.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Josetxo Mayor Uliako bideen garbitzailea eta sortzailea hil da, 2017-04-28, http://irutxulo.hitza.eus/2017/04/28/josetxo-mayor-ulia/. Noiz kontsultatua: 2017-04-29 .
  2. Nerea Lizarralde, Hirutxuloko Hitza.   Bizitza bat Uliari emana, 2017-05-05, http://irutxulo.hitza.eus/2017/05/05/bizitza-bat-uliari-emana/. Noiz kontsultatua: 2017-05-06 .
  3.   Lizarralde, Nerea (2017-05-05), Ander Eizagirre: “Uliako paisaian geratu da bere aztarna”, Hirutxuloko Hitza, 7. orrialdea, http://irutxulo.hitza.eus/2017/05/05/uliako-paisaian-geratu-da-bere-aztarna/. Noiz kontsultatua: 2017-05-06 .
  4. (Gaztelaniaz)   Izagirre, Ander (2008), Cuidadores de mundos, Altaïr .
  5. (Gaztelaniaz)  Izagirre, Ander (2007), Ulía por los caminos de Josetxo, Diario Vasco .
  6. Talaia: Pasai San Pedro - Donostia (GR 121 E21) Gipuzkoako mendi-ibilbideak, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  7. Cristina enea Fundazioa Albistea: "Josetxo Mayorri eskainitako erakusketak igandean irekiko ditu ateak Ulia Interpretazio Zentroan" (2014/04/11).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josetxo Mayor Aldatu lotura Wikidatan