Joshua ibn Shuaib
Joshua ibn Shuaib (c. 1280 - c. 1340) tuteratar rabbia izan zen. Shlomo ben Adret bartzelonarraren ikaslea eta Menahem ibn Zerah lizarratarraren maisua izan zen.[1] Torari buruzko sermoi-liburua idatzi zuen, sinagogan erabil zezaten.[2] Sermoiek irakaspen bana dute eta garai haietako arau bati buruzkoa da. Lehendabizikoz Konstantinoplan argitaratu zuten 1523an.
Erreferentziak
- ↑ Jewish Encyclopedia. Joshua ibn Shuaib. .
- ↑ Parshat Va'etchananen sermoia Avaren 15ean idatzi zuen, Tu B'Av jaialdian hain zuzen ere. Hau da, 1304, 1307, 1311, 1331, 1335 edo 1338 urtean idatzi zuen.
![]() |
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |