Josiah Wedgwood

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josiah Wedgwood

Bizitza
JaiotzaBurslem (en) Itzuli1730eko uztailaren 12a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaEtruria (en) Itzuli1795eko urtarrilaren 3a (64 urte)
Hobiratze lekuaStaffordshire
Familia
AitaThomas Wedgwood III
AmaMary Stringer
Ezkontidea(k)Sarah Wedgwood (en) Itzuli  (1764ko urtarrilaren 25a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeltzegilea eta ekintzailea
Lantokia(k)Stoke-on-Trent
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ilargi-elkartea

Find a Grave: 8475 Edit the value on Wikidata

Josiah Wedgwood (Burslem, Ingalaterra, 1730eko uztailaren 12aEtruria, Ingalaterra, 1795eko urtarrilaren 3a) eltzegile eta diseinatzaile ingeles ospetsua izan zen XVIII. mendean

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendetik zeramika egiten ari zen familia batean jaio zen, 12 anai-arrebetatik gazteena zen. Bere aita hil zenean, 1739an, familiaren fabrikan hasi zen lanean eta bost urteko ikastaldiaren ondoren Josiasek Thomas Whieldon eltzegile ospetsu batekin elkartzea erabaki zuen. 1754 inguruan bere zeramika-esperimentuak egiten hasi zen eta horien artean zegoen beira berdearen formula.

1759an Ivy House Works-en lantegi propio bat sortu zuen, eta bertan itxura berri samarreko zeramika-mota bat egiten hasi zen, luxuzko beira distiratsu batekin. Honek Charlotte erreginaren arreta erakarri zuen, hark enkargatu baitzituen material horren kolore txigortuko te- eta kafe-jokoak. 1765ean Josiasek materialari erreginaren zeramika bezala izendatzeko baimena jaso zuen.

Eskaria handitu zenez, Wedgwood-ek bere enpresa eraikin handiago batera eramatea erabaki zuen: Burslemeko Brick House Works-en. Bertan ekoizteko metodoak eta merkatu komertziala hobetzen hasi zen. Bere zeramikarekin ere gehiago esperimentatzen hasi zen, oxidoak erabiliz harri bitxiak imitatzeko. 1768an Thomas Bentley Liverpooleko merkatariarekin bat egin zuen bere koloretako zeramika neoklasiko berria merkaturatzeko.

1769an Etruriako (Staffordshire) fabrika sortu zuen; moldeen laguntzaz zeramikazko piezak fabrikatzeko lurrun-makina instalatu zuen lehen fabrika. 1774an bere Jasper ware kameu piezak aurkeztu zituen. George Stubbs edo John Flaxman bezalako artistek pieza hauetarako ereduak diseinatu zituzten.

XXI. mendean, Wedgwood anaien fabrikak mahai-tresnak eta dekorazio-objektuak fabrikatzen jarraitu zuen.

Charles Darwinen amaren aldeko aitona eta Emma Wedgwood emaztearen aitaren aldeko aitona zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]