Josip Broz Tito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Josip Broz Tito
Josip Broz Tito uniform portrait.jpg
heads of state of Yugoslavia

1953ko urtarrilak 14 - 1980ko maiatzak 4
Ivan Ribar - Lazar Koliševski
Jugoslaviako Lehen Ministroa

1944ko azaroak 2 - 1963ko ekainak 29
Ivan Šubašić - Petar Stambolić
Bizitza
Izen osoa Josip Broz
Jaiotza Kumrovec1892ko maiatzaren 7a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa
Jugoslaviako Errepublika Demokratiko Federala
Jugoslaviako Erresuma
 Jugoslavia
Talde etnikoa Kroaziarra
Heriotza Ljubljana1980ko maiatzaren 4a (87 urte)
Hobiratze lekua Loreen Etxea
Familia
Ezkontidea(k) Pelagija Belousova  (1919 -  1939)
Herta Haas  (1940 -  1943)
Jovanka Broz  (1952 -  1980)
Bikotea(k) Davorjanka Paunović
Seme-alabak
Leinua Q20310037
Hezkuntza
Heziketa International Lenin School
Hizkuntzak Serbokroaziera
alemana
errusiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, komisario politikoa, makinista eta estatu-politikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Serbian Academy of Sciences and Arts
Macedonian Academy of Sciences and Arts
Slovenian Academy of Sciences and Arts
Anti-Fascist Council of the People's Liberation of Yugoslavia
Izengoitia(k) Tito
Zerbitzu militarra
Adar militarra Nazioarteko Brigadak
Gradua Marshal of Yugoslavia
Gatazka Lehen Mundu Gerra
July Days
Errusiako Gerra Zibila
Espainiako Gerra Zibila
World War II in Yugoslavia
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Social Democratic Party of Croatia and Slavonia
League of Communists of Yugoslavia
IMDb nm0864482
Tito signature.svg

Josip Broz Titoalfabeto zirilikoz Јосип Броз Тито—, jaiotzako izen-deiturez Josip Broz (Kumrovec, Kroazia-Eslavoniako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa, 1892ko maiatzaren 7aLjubljana, Jugoslavia —gaur egun Eslovenia—, 1980ko maiatzaren 4a) militarra eta Jugoslaviako agintaria izan zen.

Haren herrialdeko alderdi komunistaren idazkari orokorra eta geroago presidente bilakatu zen 1939an, eta hil arte kargu horretan aritu zen. Bigarren Mundu Gerran partisanoen buruzagitzan borrokatu zen 1941etik 1945era. 1943an Jugoslaviako Errepublika Sozialista edo Demokratikoa sortu zuten, eta ordutik herrialdeko mariskal izan zen.

1953an Jugoslaviako lehendakari bilakatu zen, eta hil arte iraun zuen karguan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerraren aurretik metalgintzako langilea izan zen Triesten, Bohemian eta Alemanian. Garai hartan hasi zen harremanetan Kroaziako Alderdi Sozialdemokratarekin. Lehen Mundu Gerraren hasieran Zagreb hirian zegoen, eta atxilo hartu zuten gerraren aurkako propaganda egiteagatik. Aske utzi eta Karpatoetako frontera bidali zuten, eta ondoren errusiarrek hartu zuten preso Bukovinako frontean. 1918tik aurrera Armada Gorrian jardun zuen Errusiako Gerra Zibilean, eta 1920an Kroaziara itzuli zen.

Jugoslaviako Alderdi Komunistako kide egin zen ondoren eta 1923an hartu zuten preso baina berehala utzi zuten libre. 1928an kroaziar eta esloveniar komunisten buru izendatu zuten Jugoslaviako Alderdi Komunistaren barnean, eta urte hartan bertan preso hartu eta kartzelan eduki zuten 1934 arte. Handik aurrera goi karguak bete zituen alderdi komunistan eta Kominternen.

1936an Espainiako Gerra Zibilean borrokatu ziren Nazioarteko Brigadak antolatzeaz arduratu zen Parisen. 1937an Jugoslaviako Alderdi Komunistako idazkari nagusi egin zuten. Alemaniar naziek Sobietar Batasunaren aurkako gerra aldarrikatu ondoren (1941eko ekaina), Titok alemaniarren aurkako erresistentziara deitu zien Jugoslaviako herri guztiei eta politika eskubide berberak agindu zizkien gerra bukatutakoan. 1941eko udazkenaren hasieran, Jugoslaviako lurraldeen erdia baino gehiago berreskuratu zuten Titoren alderdikideek eta Jugoslaviako Armadako soldaduek. 1941etik aurrera, gerrilla talde bereziak eratu zituen alemaniarrei eusteko. 1943an gudu larriak izan ziren partisanoen eta nazien artean eta Tito zauritu zuten horietako batean. Italiako faxistak errenditu ondoren (1943ko iraila), Titok Jugoslaviako behin-behineko gobernua eratu zuen eta mariskal titulua eman zioten. 1945ean erabat menderatu zituzten partisanoek naziak eta kolaboratzaileak eta Tito aukeratu zuten Jugoslaviako estatu federal berriko buruzagi.

Herri demokrazian oinarritu zuen gobernu berriak bere programa, baina Sobietar Batasunaren aginduetatik aparte jardun zuen, eta 1948an Titorekiko harremanak hautsi zituen Stalinek. 1953an konstituzio berri bat aldarrikatu zuen Titok, eta sortu zen Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioa. Stalin hil ondoren (1953), Nikita Khrustxevek eta Titok adiskidetze hitzarmen bat sinatu zuten Belgraden (1955), baina Titok ez zion bere politika aldatu eta bloke kapitalistaren eta bloke sozialistaren arteko herri neutralen erakunde bat bultzatu zuen. Albania, Txina eta Vatikanorekiko harremanak bideratu zituen, eta sobietar armada Txekoslovakian sartu izana salatu zuen (1968). Jugoslaviaren barruan, demokraziaren oinarriak estatuko erakundeetan sendotzen saiatu zen. 1971. urtean, bere ondorengo gobernuaren geroaz arduraturik, bost errepubliketako lehendakarien kontseilua bultzatu zuen Jugoslaviako goi agintaritzarako, eta hala egin zuten 1980an bera hil zenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josip Broz Tito Aldatu lotura Wikidatan