Josteko makina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josteko makina
Etxetresna elektrikoa
Vesta sewing machine IMGP0718.jpg

Josteko makina[1] hariarekin tela eta beste hainbat material josteko erabiltzen den makina bat da. Iraultza Industrialaren garaian asmatuak izan ziren, oihalgintza enpresa eta lantegien joste lan kopurua murrizteko asmoz.

1755ean Charles Fredrick Wiesenthal jaiotzez alemaniarra zen asmatzaileak Ingalaterran lehenbiziko josteko makina asmatu zuela esan ohi da. 1846an Elias Howe estatubatuarrak josteko makinaren lehen patentea lortu zuen. 1851an Isaac Singer estatubatuar asmatzaileak gaur egungo josteko makinaren aitzindaria eta eredua dena sortu zuen, bai eta Singer Corporation josteko makina enpresa ospetsua ere.

Euskal Herrian Eibarko Alfa kooperatiba 1925etik aurrera josteko makinak egiteari ekin eta ospetsu bilakatu zen. Elgoibarren ere, marka ispilu gisa, Sigma josteko makinak sortu zituen Estarta y Ecenarro enpresak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]