Josu Chueca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josu Chueca
Josu Chueca Intxusta.JPG
Bizitza
Jaiotza Lerin1956ko urtarrilaren  1a (63 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak katedraduna, historialaria eta idazlea
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea

Josu Chueca Intxusta (Lerin, Nafarroa Garaia, 1956ko urtarrilaren 1a)[1] historialaria eta euskal idazlea da, Historia Garaikidean doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Saileko irakaslea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia eta Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean 1981ean, eta doktorea unibertsitate berean 1994an. Egun, unibertsitate horretako Historia Garaikideko Saileko irakaslea da. Instituto de Historia Gerónimo de Ustariz erakundeko kidea eta Boletín de Ustariz aldizkariko idazketa-batzordekoa. Espainiako Kultura Ministerioak saritu zuen 1985ean Viaje por el Camino de Santiago, tras los pasos de Aymeric Picaud lanagatik, eta 1986an Pirineos, una montaña, una historia izenburukoagatik. Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia Saileko lehendakaria da 1996. urteaz geroztik.Eusko Ikaskuntzako kide da,[2] eta, 2011z geroztik, Auñamendi Eusko Entziklopediako historia arloko edukiak berrikusi eta koordinatzearen arduradun. Halaber, euskal erbestealdiak ikertzen dituen Hamaika Bide Elkartearen partaidea da. 2015eko urriaren 10ean, Lizarran, XV. Manuel Irujo saria eman zioten.[3]

Chuecaren ikerketa ildo nagusi hauek izan ditu: eusko nazionalismoaren arlo politikoak eta kulturalak; Espainiako Bigarren Errepublika; Espainiako Gerra Zibila eta hark eragindako erbesteratzea; Espainiako Trantsizio Demokratikoa; eta gaur egungo historia. Gai horiei buruz, liburu batzuk eta hainbat artikulu argitaratu ditu, besteak beste Argia aldizkarian.[4] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak egindako ekarpenak 60 baino gehiago dira.[5]

Josu Chueca, Donostian, 2017ko azaroan.

Idazlan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emakumeak, hitza eta bizitza (UPV/EHU, 2012)   Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga, eta Karmele Perez Urraza egilekideekin.   
  • Lau Haizetara. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz (UEU, 2010)
  • Gurs. El campo vasco, (2007)
  • «La Transición política en Euskal Herria», in Historia de Euskal Herria. Historia general de los vascos (2005).
  • El nacionalismo vasco en Navarra 1931-1936 (1999).
  • Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian (Euskaldunon Egunkaria, 1997).  Luis Fernandez Ostolaza egilekidearekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]