José Jiménez Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Jiménez Jiménez

Bizitza
JaiotzaMadril1951 (80/81 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, aesthetician (en) Itzuli eta idazlea

José Jiménez Jiménez (Madril, Espainia, 1951 -) espainiar filosofoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofiaren barruan, estetikaren esparruan jardun du bereziki, eta estetikako katedra du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Eremu horretan, Walter Benjamin idazlea aztertu du, batik bat.

1990ean, Madrileko Estetikarako eta Artearen Teoriarako Institutua sortu zuen, eta hor argitaratzen da berak zuzentzen duen Creación aldizkaria. 1992an, Madrilen egin zen Estetikari buruzko Nazioarteko Kongresuko lehendakari izan zen. 1993an, Argentinako La Plata Unibertsitateko honoris causa doktore izendatu zuten.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazlan aipagarri hauek ditu: El ángel caído. La imagen artística del ángel contemporáneo (1982), La estética como utopía antropológica. Bloch y Marcuse (1982), Filosofía y emancipación (1984), La vida como azar (1989), Cuerpo y tiempo. La imagen de la metamorfosis (1993) eta Memoria (1996).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]