José Ribagorda

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Ribagorda

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ribagorda López
JaiotzaMadril1961eko abenduaren 27a (62 urte)
Herrialdea Espainia
Talde etnikoaMediterranean race (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUNED bachelors degree in political science (en) Itzuli
Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) Itzuli
(1978 - 1983) Q67146338 Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, kazetaria, idazlea eta berriemailea
Enplegatzailea(k)PRISA taldea
Ábside Media  (1986 -  1987)
Q5738892 Itzuli  (1987 -  1989)
NHK  (1990 -  1990)
Mediaset España  (1990, 2006 -  1997)
RTVE  (1997 -  2006)
Jasotako sariak

IMDB: nm2488751 Facebook: DeLasCosasDelComer Twitter: joseribagorda Instagram: joseribagorda Edit the value on Wikidata

José Ribagorda López (Madril, 1961) espainiar kazetari bat da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionala irratian hasi zuen, lehenbizi Radio España eta ondoren COPE irrati kateetan, aldi berean Cinco Días ekonomia egunkarian kolaborazioak eginez.

1990ean Telecinco telebista kate pribatuan lanean hasi zen, Luis Mariñas kazetariaren batera albistegiak aurkeztuz. 1994tik aurrera J. J. Santos kazetariarekin batera Entre hoy y mañana gaueko albistegia aurkeztu zuen.

1997an Televisión Española telebista kate publikoan lanean hasi zen, Telediario albistegiaren hirugarren edizioa aurkeztuz. 2000an asteburuko TD albistegia aurkezten hasi zen, lehenbizi María José Molina kazetariarekin batera, 2003tik aurrera Helena Resano iruindar kazetariarekin batera, eta 2004tik aurrera Pilar García Muñiz kazetariarekin batera.

Urte honetan, Pepa Bueno kazetariak aurkeztutako Los desayunos de TVE eguneroko politika eztabaida eta elkarrizketa saioaren zuzendari ordea izendatua izan zen.

2006ean Pedro Piqueras kazetariak Carme Chaparrorekin batera asteburuetako Informativos Telecinco albistegia aurkezteko fitxatu zuen.

2009tik aurrera Marta Fernández kazetariarekin batera 21:00etako edizioa aurkeztera igaro zen. 2010ean asteburuetako albistegira itzuli zen.

2012ko azaroaren 18tik aurrera asteburuetako goizetan Telecinco katearen Cocineros Sin Estrella sukaldaritza saioa aurkezten hasi zen.

2012an Espainiako Ostalaritza Elkarteak herrialde horretako sukaldaritza ezagutearazteko egindako lanarengatik saritu zuen.

2018ko Ordiziako Euskal Jaietan gonbidatu berezia izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]