Edukira joan

Jotapiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jotapiano


Erromatar enperadorea

Bizitza
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaSiria, 249 (egutegi gregorianoa)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra

Jotapiano (latinez: Marcus F. Ru. Iotapianus; 249 urte inguruan hila) Erromatar Inperioko usurpatzailea izan zen, Filipo Arabiarraren erregealdiaren amaiera inguruan (244-249). Ekialdeko probintzietan matxinatu zen, Siria inguruan. Jotapianori buruz dugun informazio gehiena txanponetatik eta Aurelio Viktor, Zosimo eta Polemio Silvioren idatzietatik dator.

Jotapiano Ekialde Hurbileko aristokrazia indigenako kidea zen. Bere izena Julia Iotapa erreginaren eta honen alaba zen Julia Komagenekoaren antzekoa da, beraz, Komageneko Errege Familiako kide izan zitekeen, honek, erromatarren alde boterea galdu zuelarik Vespasiano enperadorearen garaian, 72an.

Aurelio Viktorrek Jotapiano Alexandro baten ondorengoa zela dio. Jakintsu batzuen arabera Alexandro hura Alexandro Severo zen (222-235 artean enperadore), eta beste jakintsu batzuek, berriz, Antioko I.a Teos Komagenekoa erregeak Alexandro Handia errege greziarraren ondorengoa zela esaten zuela. Jotapiano Komageneko erresumarekin lotuta egongo balitz, Alexandro izenaren teoria zentzuduna izango liteke. Gaio Julio Agriparen edo honen anaia Gaio Julio Alexandro Berenizianoren edo honen arreba Julia Iotaparen ondorengo izan zitekeen.[1]

Matxinada eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jotapianok Sirian hasitako matxinada bat gidatu zuen, FIliporen agintearen amaiera aldera. Matxinada Prisko (Rector Orientis) Filiporen anaiak agindutako zergen igoeraren aurka hasi zen. Beste arrazoien artean Filipok ekialdean aplikatutako faboritismoa izan liteke, Arabiako probintzia (bere aberria) ekialdeko beste probintziak baino hobeto tratatu baitzuen, biztanleen aurkakotasuna ziurtatuz. Jotapianok Antiokia bere hiriburu bihurtu zuen. Matxinada arrazoi ezezagunengatik amaitu egin zen eta Jotapiano bere soldaduek hil zuten, Dezio enperadorearen agintaldiaren lehenengo hilabetetan.

Jotapianok igorritako txanponak aurkitu dira. Denak antoninianoak dira, guztiek diseinu gordina erakusten dute, eta guztiek dute VICTORIA AVG edo AVGV legenda atzealdean. Legendak matxinoen garaipen bat ospatu ahalko luke, Filiporen tropen aurka edo, hobeto esanda, "enperadorearen konkistatzeko boterea" erakusten zuten. Jotapianok ziurrenik aureoak igorri zituen baita, baina ez dira topatu oraindik.[1]

Txanponak bere izenen iturri bakarra (M. F. RV.) dira. Gainera, hauen estiloak matxinada laburra izan zela erakusten du eta lurralde txiki batean zabaldu zela frogatzen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Bland, Roger. (2022). «The coinage of Jotapian: a reassessment, with unpublished addenda» Numismatic Chronicle.