Joxe Arratibel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joxe Arratibel
Bizitza
Jaiotza Ataun1923ko abenduaren 7a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Estibalitz2011ko urtarrilaren 25a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 651

Joxe Arratibel Zurutuza (Ataun, Gipuzkoa, 1923ko abenduaren 7a - Estibalitz, Araba, 2011ko urtarrilaren 25a) beneditarra, ipuin biltzailea eta euskal idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ataungo Ergoiena auzoko Sariarte baserrian sortu zen. 1940an Lazkaoko beneditarren monasterioan sartu eta hamar urte geroago apaiztu zen. 1956tik 1959ra Venezuelan egon zen misiolari, eskolak ematen. Lazkaora itzuli eta 1964an Estibalizko monasteriora joan zen[1]. Han hil zen 2011ko urtarrilaren 25ean, 87 urte zituela[2].

Haurtzaroan etxeko eta auzokoengandik ipuin zahar asko entzun eta ikasi zituen. Jose Maria San Sebastian Latxaga apaizak eskatuta ipuin horiek idazten hasi zen. 1980an La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxeak Kontu zarrak ipuin bilduma kaleratu zuen. Lan honetan ahozko tradiozitik jasotako harribitxiak maisutasunez ekarri zituen paperera[1][3].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kontu zarrak (1980, La Gran Enciclopedia Vasca); Kontu zaharrak. Erein. 1995.
  • Mari Xor eta beste (1986, Erein)
  • Dirua neurtzeko ontzia (1986, Erein)
  • Erramun eta Mirentxu (1997, Erein)
  • Sorginen urrezko maindirea (1999, Erein)
  • Sorgina eta emakume ederra (2000, Erein)
  • Etsai zaharra eta mendiko lehoia (2000, Erein)
  • Txomin ipurdi (2001, Erein)
  • Izugarriak (2008, Pamiela)

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ispilu Urdinak (1990, Erein)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Jose Arratibel Zurutuza Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
  2. Joxe Arratibel ipuin biltzaile eta idazlea zendu zen herenegun Berria.info
  3. Ezinbestekoak: Kontu zaharrak Galtzagorri.org

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.