Edukira joan

Joxe Agirre 'Joxe Alkiza'

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Arregi 'Joxe Alkiza'» orritik birbideratua)
Joxe Agirre 'Joxe Alkiza'

Bizitza
JaiotzaIbarra, 1933 (92/93 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakklerikoa eta idazlea

Inguma: joxe-arregi-olaizola

Joxe Agirre Lizarribar, Joxe Alkiza goitizenez ezaguna euskal letretan, (Ibarra, 1933 - Amezketa, 2023) elizgizon eta idazlea da[1]. 1964 eta 1981 bitartean Alkizako erretorea izan zen[2].

"Mahairako erremolatxa, burua jateko egiten da. Ez da sail haundirik jartzen hemengo baratzetan. Errez etortzen dan landarea da, eta dirua eman dezake" (in 'Erroa eta burua jaten zaien barazkiak')[2]

Joxe Arregi 2022ko uztailaren 12an eginiko bisitan San Martin Toursekoa elizaren zimiterioan

Joxe Alkiza izengoitiaz astero idazten zituen nekazaritzari buruzko kronikak Zeruko Argian[3]. Horretaz gain itzultzaile-lanak ere egin zituen. Adibidez, Henrik Johan Ibsen antzerkigile norvegiar ezagunaren Andere etxea obra ekarri zuen euskarara zeina 1965ean Donostian antzeztu zen[4]. Bestetik, Zabalegi Nekazari Eskolak bultzatutako "Baserria-Baratza” bildumako lanak euskaratu zituen 1977-78an[2].

Inguma datu-basean hiru erreferentzia daude Joxe Alkizarenak: UEUn emaniko hitzaldi bat (1977), Jakin aldizkariko artikulu bat (1978) eta UZEIren Biologia 1 hiztegia (1984([5]).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Esquelas y Necrologicas | Amezketa | Joxe Agirre Lizarribar [2 | diariovasco.com»] canales.diariovasco.com (kontsulta data: 2026-01-07).
  2. 1 2 3 Baratza, Joxe Agirre' Joxe Alkiza'. .
  3. «Euskarazko kazetaritza modernoaren zimenduak» www.argia.eus (kontsulta data: 2022-07-15).
  4. Itzulpen antologia III. [Itxaropena] 2002 ISBN 84-7086-400-9. PMC 433436967. (kontsulta data: 2022-07-15).
  5. «Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2026-01-07).