Joxe Austin Arrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Donostiako idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta».
Joxe Austin Arrieta
Joxe Austin Arrieta idazlea.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1949ko urriaren 26a (68 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak

Joxe Austin Arrieta Ugartetxea (Donostia, Gipuzkoa, 1949ko urriaren 26a) euskal idazlea da. Filosofia eta Letretan lizentziatua (Filologia Erromanikoan). Gaur egun itzultzailea da lanbidez, eta banka enplegatua ere izan zen. Euskara irakasle izana hainbat urtez. EUTGko Hizkuntz Eskolan eta Filosofia Fakultatean irakaslea izan da. Euskalgintzako beste hainbat alorretan ere ibilia da: UZEIrekin eta UEUrekin ere eginak ditu hainbat lan.[1]

Kargu politikoak hartu izan ditu kulturaren eta euskararen alorrean.[1]

Poesia eta narratiba landu ditu gehienbat, bai eta literatura itzulpengintza ere; azken alor horretan, Marguerite Yourcenarren Hadrianoren oroitzapenak eleberriak toki nabarmena du euskarazko literatura itzulpengintzan[1] eta Literatur Itzulpenaren Euskadi Literatura Saria jaso zuen 1991 urtean William Goldingen Eulien ugazaba (Lord of the Flies) liburuarekin.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Joxe Austin Arrieta Ugartetxea», Euskal Idazleen Elkartea.
  2.   «NorDaNor | EIZIE», nordanor.eus, http://nordanor.eus/nor?id=331&tmp=1518517013872. Noiz kontsultatua: 2018-02-13 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]