Joxe Joan Gonzalez de Txabarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri

2003 – 2007
Aurrekoa Roman Sudupe
Ondorengoa Markel Olano

Jaiotza 1956ko azaroaren 30a (60 urte)
Zarautz, Gipuzkoa
 EH
Alderdi Politikoa EAJ
Lanbidea Filologia eta Letretan lizentziatua

Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda (Zarautz, 1956ko azaroaren 30a) filologo eta politikari euskalduna. Gipuzkoako ahaldun nagusia izan zen 2003tik 2007ra. Espainiako Kongresuko diputatu ere bai, lau legegintzaldiz EAJ alderdia ordeztuz. Pasaiako Portu Agintaritzako presidente izan zen 2007ko uztailetik 2009ko ekain arte.

Deustuko Unibertsitatean Filologia eta Letretan lizentziatu zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen kide, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean lan egin zuen filologo bezala. 1984 eta 1989 urteen artean, HABEren zuzendari nagusia izan zen. Eusko Jaurlaritzaren kultura sailburuordea ere izan zen 1991-1992 urteetan. Azkenik, 1992tik 2003ra Espainiako Kongresuan Gipuzkoatik (EAJ) diputatu izan zen. 2003an, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izendatu zuten, kargua 2007an uzteko; kargu horretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lazarragaren eskuizkribua erostea eta jende guztiaren eskura jartzea bultzatu zuen 2004an.[1] Urte berean, Pasaiko Portuko Agintaritzako presidente izendatu zuten; kargu horretatik, Pasaiako portuko kanpo ditxoaren proiektua abiarazi zuen.[2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Kintana: «Lazarragaren eskuizkribuaz zenbait gogoeta», Berria, 2004-02-25.
  2. Miguel Angel Mata: «Miguel Buen, nuevo presidente del puerto de Pasajes», Diario Vasco, 2009-06-17, Pasaiako Portuko Agintaritzaren webgunetik hartua.