Joxe Mari Auzmendi Matxain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joxe Mari Auzmendi Matxain
Joxe-mari-auzmendi Argia.jpg
Bizitza
Jaiotza Azkarate, 1954
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Hernani2020ko otsailaren 13a (65/66 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak irakaslea, kimikaria eta pedagogoa
Lan nabarmenak Hik Hasi aldizkaria

Joxe Mari Auzmendi Matxain (Azkarate, Nafarroa, 1954 - Hernani, 2020ko otsailaren 13an) Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat izan zen, taldeko arima nonbait. Euskal hezkuntzaren eredu propioaren alde lan egin zuen,[1][2] jolasaren, euskararen eta hezkuntzaren gaitasun transformatzailearen defendatzaile sutsua izanik.[3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur zelarik Legazpira joan zen bizitzera familiarekin. Kimika ikasi zuen eta aitaren atzetik, Legazpiko Patricio Etxeberriarenean aritu zen lanean, kimikari, baina irakasle hasi zen laster Legazpiko Haztegi ikastolan. Gerora Magisteritza ikasi zuen. Ondoren, Irakasle Elkartean aritu zen eta LAB sindikatuko irakaskuntza atalean Gipuzkoako lehen liberatua izan zen.[1][3]

1995ean hainbat irakaslerekin Hik Hasi egitasmo pedagogikoa sortu zuen, irakasleen formazioa euskaraz bermatzeaz gain, irakasleen arteko kohesioa eta harremana bultzatzea zuen helburu. Hik Hasik ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independentea. 1995ean bertan Hik Hasi aldizkaria sortu zuen irakasle taldeko kidea ere izan zen. Euskara hutsez argitaratzen den aldizkari bakarra da pedagogiaz. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu.[4][5] Argiaren egoitzako bulego txikian egin zituzten lehen urteak. Hasiera hartan inork gutxik sinesten zuen euskaraz hezkuntza aldizkari bat egin zitekeenik, baina Joxe Marik hasiera-hasieratik transmititzen zuen grinak, pasioak, baikortasunak eta ilusioak erakarri zuen taldeak aldizkariaren 0 alea argitaratu zuen 1995ko maiatzean, eta 2020an 25 urte bete zituen aldizkariak.[6]

Handik urtebetera, 1996ko maiatzean, formazioko adarra abiatu zuen Hik Hasik, irakurketa eta idazketa konstruktibistaren inguruko jardunaldiekin. Hasieratik euskara eta pedagogia berritzaileak

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haur-jolasen abestiak
  • Zatoz jolastera, Jolasen altxorra
  • Ilargiaren sekretua

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elbira Zipitriari buruz,
  • Idazlea zeu zara Joseba Sarrionandiarena,
  • Euskal Herrian erreferente diren pedagogoak…
  • Gida pedagogikoa,

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hik Hasi aldizkaria eta Hik Hasi egitasmo pedagogikoaz gain beste proiektu hauetan ere parte hartu zuen:[3]

  • Udako Topaketak
  • Hezkuntza Proposamena,
  • HAZI HEZI haziera aldizkaria, familiei begirakoa
  • Bizipoza, gizartegintzako egitasmoa, beren beharrak ondo asetu gabe dituzten haurren eta familien alde.
  • Oinherri, umeen aisialdi euskalduna, parte-hartzailea, hezitzailea eta herritarra bultzatu nahian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Hik Hasi. (2020-02-13). «Joxe Mari Auzmendi hil da, Hik Hasiren arima» www.hikhasi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  2. Auzmendi Matxain, Joxe Mari. (2004-09-12). «Hezkuntza urrats berrien beharrean» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  3. a b c Mujika, Amagoia. (2020-02-13). «Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasi proiektuaren arima, hil da» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  4. Erriondo, Lore. (1996). «Hizkuntzaren normalkuntza eskolan» www.hikhasi.eus (Hik hasi) . Noiz kontsultatua: 2020-05-12.
  5. Erriondo, Lore. (2012-02). “UEU, euskal unibertsitatea eta curriculuma oztopatzea ondo egituratutako politika baten ondorio da”. Hik hasi, 16-23 or. ISSN 1165-4690.
  6. Garcia Idiakez, Mikel. (2014-10-20). «Hik Hasi, 20 urte euskal hezkuntzaren topagune» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-05-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]